ONDARROA KIDE

Historia

Klubaren babesleak
  • Kide
  • Cikautxo
  • Ganuza
  • Itsaskorda
  • Diputación de Bizkaia
  • Bizkaialde
  • Ayuntamiento de Ondarroa
  • Iñurrieta
  • Urlapesca
  • L4uko
  • Naberan
  • Ostatu
  • Gaztedi Taberna
  • Felix Aholkularia
  • Torrealday
  • Betelu
  • Errota
  • Maddi Kafetegia

Ondarroa, hiribildu arrantzalea, Artibai ibaiaren itxasoratzean kokatua dago. Zehatzago izanik, Bizkaiko kostaldeko ekialderengo herria da, Gipuzkoarekin muga egiten. Bere edadura, 3,62 Km2 eta gaur egun,8400 biztanle inguru ditu.¬ 1327an hiribildu bezala izendatua izan zen, nahiz eta lehendabiziko idatzizko aztarnak, 1027 urtekoak izan.

Ondarroa, betidanik egon da arraunari lotuta, ondarrutarrok, hainbat mende daramatzagulako,  arrantzarako, garraiorako eta merkataritzarako tresna bezala erabiltzen. Hau da, lanerako eta ondoriozko, ogibiderako tresna bezala erabiltzen. Nahiz eta gaur egun, soilik kirol jarduera bezala erabili, ondarrutarrok, arrauna oso barneratuta daukagun jarduera da, mendeak daramatzagulako, txalupak, arraunlariak, arraunak, toletak eta estrapuak, ur gaineko elkar lanean,  sortzen duten soinua, gure abra, badia eta ibaian zehar entzuten.

Zentzu honetan,  data eta lorpen konkretuetan zentratuko gara, Ondarroaren arraun  historia, hiru aro ezberdinetan banatuz.

1865-1902.

1865ko abuztuak 31a, arraun munduaren eta bereziki, Ondarroako herriaren historian, data seinalatua da, ondarrutarrak, Bilboko abran ozpaturiko estropada irabazi ostean, sari bezala bandera bat jaso baizuten, historian zehar, traineru estropada batetako garaileari, oparitutako lehendabiziko bandera izanik.

1887. urtean, Ondarroak bere bigarren  Bilboko abrako bandera irabazten du. Ondarrutarrak, 3 traineru aurkezten dituzte  estropadara, lehenengo eta bigarren postuak eskuratuz. Ondarrutarren emaitz bikainak direla medio,  Bilboko Club Naúticoko bazkideak, "kantauriko garaituezinak" bezala bataiatu eta izendatzen dituzte ondarrutarrak.

Egun hartan, Bilboko portuaren inaugurazioa  dela eta, bertan zegoen María Cristina erreginak, bere falua erreala, arraunean Nerbioi ibaian zehar eramatearren eta egun hartako Bilboko estropadan, lehenengo eta bigarren postua lortzearren, beste bandera bat eta tamaña naturaleko, igeltsuz egindako lehoia oparitu zion ondarrutarrei.

1888. urtean, Pasai San Pedro eta Ondarroaren arteko desafioa jokatzen da, Getaria eta Donostia arteko Ibilbidean zehar. Estropadak 84 minutu irauten du eta Ondarroa da irabazlea, 15 segunduko aldearekin. Garaipen hau gogoratzeko, Bilboko Club Naúticoko bazkideak,bandera bat oparitu zioten Ondarrutarrei.

1890. urtean, Donostia eta Ondarroaren arteko desafioa jokatzen da, Lekeitio eta Getaria arteko Ibilbidean zehar. Estropadak 81 minutu irauten du eta ez polemikarik gabe, Donostia da irabazlea,  minutu bat eta hogeitazortzi  segunduko aldearekin.

1898. urtean, ondarroak, "Flora izeneko traineruarekin lehiatuz, bere lehendabiziko Kontxako bandera irabazten du. Lehendabiziko talde bizkaitarra izanik, bandera hau irabazten.

1902. urtean, Ondarroak, irugarren aldiz, bilboko abrako bandera irabazten du. Ondarrutarrak, 2  traineru aurkezten dituzte  estropadara, lehenengo eta bigarren postuak eskuratuz.

Lehenengo aro honetan, 5 garaipen eta ondoriozko 6 bandera lortuz.

1903 eta 1924 bitartean, Ondarroak ez zuen estropadetan parte hartu. Garai hartan, herriko arrantzaleen artean ikamika sortu baizen, ondorioz, bigarren arrantzaleen kofradia bat sortuz. Horrela, San Pedro kofradia sortzen da, lehendik zegoen Santa Clara kofradiaz gain. Ikamika hark, arrantzaleak banatzen ditu eta banaketa horrek, traineru bat osatzeko beharrezkoa den elkarlana eta konpromisoa saiezten ditu, ondorengo urteetan estropadetan parte hartzea ekidituz.

Horrez gain, baporezko motorren agertze eta ugaritzeak eta hauek, arrantzarako sortu zituzten aukera eta baliabide berriak bultzatuta,  ahalegin guztiak arrantza mota berrira bideratzen joan  ziren, arrauna, kirol jarduera bezala, alde batera utziz.

1925-1926

1925. urtean, bost urte lehenago sortu zen Aurrera kirol elkarteak bultzatutako ekimen bati esker, arrantzaleak berriro elkartzea lortu zen eta  Ondarroako trainerua, estropadetan lehiatzen hasi zen berriro. Portugaleteko uretan ozpatutako aldundi kopan parte hartu zuten, garaipena lortuz.

1926. urtean, Ondarroak, bigarren aldiz jarraian Aldundi kopan hartzen du parte, berriro ere, garaipena lortuz.

1926. urte hartan, Ondarroak, lehendabiziko aldiz, "Antiguako ama" izeneko traineruarekin lehiatuz, bere bigarren Kontxako bandera irabazten du, 1898 urtean lortutakoaren ostean.

Bigarren aro labur honetan, 3 garaipeneta ondoriozko bandera 1 lortuz.

Baina garai hartan, gasoilezko motorren eta teknologia berrien agerpenek, urrutirago joateko aukerak eta bide batez, arrantza ugariagoak ekartzeko aukerak ahalbideratu zituzten. Horrela, ohikoa zen ur txikitako arrantzaz gain, ur haunditako arrantza ahlbideratu zuten, herriko ekonomian, izugarrizko garrantzia suposatuz. Esate baterako, ontzien kopurua izugarri ugaritzen joan  zen, 1980ko hamarkadan,  ur haunditako 150 ontzi eta ur txikitako 70   ontzi inguru izatera heldu zen, harrapatutako arrain kopurua, izugarri ugarituz. Herritarren ardura eta ahalegin guztiak, herriko ekonomiarentzat  ezinbestekoa zen arrantzara bideratuz. Testuinguru honetan, arrauna, alde batera utziz eta guztiz baztertuz. Horrela, arrauna lanerako  tresna izatetik, soilik, kirol jarduera izaterako transizioa guztiz galduz.

1973-2023.

1973. urtean, gaur egun ezagutzen dugun Ondarroa arraun elkartea sortzen da, ibilbide berri bat hasiz. Sortu zenetik pasatu diren 50 urte hauetan, arraun elkarteak, bere ahaleginak, ez ditu soilik lehiaketa arlora bideratu. Bere ahaleginen zati haundi bat, herriko haur eta gazteen artean, arrauna kirola egiteko  jarduera bezala bultzatu du, beraiekin, giza lana egiten saiatu delarik.

15 urtetan hainbat eraikin ezberdinetan zehar mugitu eta alanola moldatu ostean, 1988. urtean, Ondarroa arraun elkartea, erahiki berri zen udal arraun pabelloian finkatzen da. Pabelloi horrek, entrendu zehatzagoak egitea eta hauek, baldintza hobeetan burutzea ahalbideratzen du. Baita, arraun jarduerarako beharrezkoak diren tresna eta materialaren zaintza.

 Eraikin berri hau izateak, arraunlari eta material gehiago izatea ahalbideratzen ditu. Egoera berri honek bultzatuta, gazte gehiago hurbiltzen dira elkartera, arraunean jarduntzeko asmoarekin. Horrela, arraunlari kopurua ugaritzen joan da eta ondorioz, elkartearen lehiakortasuna haunditzen.

Guda zibila bukatu bezain laster, 1939ko ekainak 17 eta 19an, Bilboko ibaian jokatutako estropada biren salbuespenaz, 57 urte luze pasatu ondoren traineru estropada ofizialetan parte hartu gabe, 1983. urtean, Ondarroako traineruak, estropada oficial batetan parte hartzen du berriro.  Nahiz eta 1993 urteraino, soilik, aldika lortu trainerua osatzea lehiaketetan parte hartzeko, bateletako gazte mailetan, garaipen haundiak lortu ziren, Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako txapelketak irabaziz.

67 urte luze pasatu ondoren traineru estropada batetan garaipenik lortu Gabe, 1993. urtean, Ondarroak, Lekeitioko bandera irabazten du. Ondorengo 4 urteak ere oso oparoak izan zirelarik, 15 garaipen lortuz traineruetan, besteak veste, 3 Bizkaiko txapelketa. Baita, traineriletako Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako txapelketak, 1994 urtean. Horrez gain, 1994 urte hartan, bere azkenengo partaidetza eta garaipenetik, 68 urte luze pasatu eta gero, taldeak, Kontxako estropadan parte hartzeko sailkapena lortu zuen, ondorengo bi urteetan ere, balentria errepikatuz.

Nahiz eta kirol arloan, 5 urte hauek  bikainak izan, arlo instituzionalean, bereziki 2 azkenak, ez ziren oso lasaiak izan. Hainbat egoera  ezberdinek bultzatuta, Besteak beste, arraunean egiteko prest zeuden arraulari gabeziak, 1998. urtean, ezinezkoa izan zen traineru bat osatzea.

1999. urtean, barneko auznarketa sakon baten ondoren, trainerua uretaratzea lortzen da berriro, Euskal ligan lehiatuz. Elkarteak, bere printzipio eta baloreei leiala izaten jarraitzen du eta beti egin ohi duen bezela, arrobia lantzen jarduntzen da. Urte hartan, bandera bat irabaztea lortu zutelarik. 2001 eta 2002. Urteetan ere, maila bikaina erakutsiz, 6 bandera lortu zuten, goi mailako talddeen aurka lehiatuz.

Ondorengo 7 urteetan zehar, KAE1 ligako erdialdean ibili ondoren, 2009. urtean, taldearen kirol norabidean, inflexio puntu bat ematen da. Taldea, KAE2 ligara jeisten baita. Egoera honek, barne auznarketa bat eragiten du eta ondorioz, kirol proiektu berri bat sortzen da, aurrez erakutsitako mailara bueltatzeko asmotan. Hori lortzeko, aurreko urteetan, batel eta traineriletan, emaitz bikainak lortu zituzten harrobiko gazteak, traineruaren bizkar hezurra osatzera pasatzen dira. Urte beteko ikaskuntza burutu ondoren, 2011. urtean, taldeak ain irrikatua zen igoera lortu zuen, 4 bandera irabaziz.

2012. urtean, taldeak gorantzako ibilbidea hasten du. Urtez urte, sailkapeneko postuak hobetzen joanezn, 9. postuan sailkatuz 2012 urtean, 6. postuan 2013an, 4. postuan 2014an eta 3. postuan 2015an. Pausoz pauso, taldea, kategoriako onenekin lehiatzen hasten da eta garaipenetik hurbil egon arren hainbat estropadatan, garaipena ez da heltzen, 2016 urteraino.

2016a, urte historikoa izan zen elkartearentzat, KAE1 ligako txapelduna  izatea lortzen baitu,  15 estropadatik, 13etan garaipena lortuz.  Taldeak, urte bikain bati bukaera ezinhobea ematen dio, ain irrikatua zen Eusko Label ligara igoera lortuz, igoerako PLAY-OFFeko jardunaldi bietan, bai bermeon eta bai Portugaleten, garaipena eskuratu zutelarik.

Azkenengo  7 urtetan, gizonezkoen traineruak,  arrauneko gorengo mailako Eusko Label ligan parte hartzen du, 8. postua lortuz 2017 eta 2018 urteetan,  7. postua 2019 eta 2021 urteetan, 9. postua 2020 eta 2022 urteetan eta 10. Postua, 2023  urtean. Gainera 2021 urtean, Eusko Label ligako lehendabiziko bandera eskuratu genuen Zierbenako uretan, Petronor bandera alegia. 2022 urtean balentria errepikatuz, Eusko Label ligako bigarren bandera eskuratuz etxean, Ondarruko bandera alegia. 7 urte hauetan maila bikaina erakutsiz, 2024 urtean ere, Eusko Label ligan parte hartzeko txartela lortuz, zortzigarren urtez jarraian. Gainera, Horrez gain, 2019 urtean, azkenengo 23 urteetan Kontxako estropadatik kanpo gelditu ondoren, gure "Antiguako Ama" berriro ere, Kontxako estropadan parte hartzen ikusteko aukera izan genuen, gainera, osteguneko sailkapen estropadan denborarik onena lortuta. 2022 eta 2023 urteetan ere, balentria errepikatuz, gure mutilak, Kontxako banderan parte hartzeko sailkapena lortu baizuten.

Hirugarren aro honetan, hau da, Ondarroa arraun elkartea sortu zenetik, 2 liga eta 47 garaipen lortuz gizon seniorren traineru estropadetan, guztira 44 bandera eskuratuz, veste 1 garaipen gizon jubeniletan, gei beste 6 garaipen eta ondoriozko 7 bandera emakumeen traineruak lortuak. Horrez gain, 44 garaipen lortu dira traineriletako kadete, juvenil eta senior mailetan, ondoriozko 24 bandera eskuratuz. Garaipen horietatik 30 gizonezkoak lortuak eta 14 emakumeak eta bandera horietatik 19 gizonezkoak lortuak eta 5 emakumeak. Baita, veste 83 garaipen bateletan, 57 bandera eskuratuz, 41 garaipen eta ondoriozko 25 bandera gizonezkoak lortuak eta 42 garaipen eta ondoriozko 32 bandera  emakumeak lortuak. Batez ere  gazte mailetan,   besteak veste, Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako txapelketak irabaziz. Ondarroa arraun elkarteak lortutako 172 garaipenetatik, 50 eta 124 banderetatik, 36, gure emakumeek lortuak direlarik.

Horrela, Ondarroa arraun elkartearen 51 urtetako ibilbidean, 183 garaipen lortu dira, 132 bandera eskuratuz. Horri, lehenengo 2 aroetan lortutako 8 garaipenak eta ondoriozko 7 banderak gehitzen badizkiogu, Ondarroak, guztira 191 garaipen  lortu ditu, 139  bandera eskuratuz.

Lehenengo 2 aroetako garaipen guztietan, trainerua, soilik gure herriko arraunlariekin osatua zegoen. Azken aroan lortutako garaipenetan ordea, Ondarroako arraunlariek, sarritan, Bizkaiko eta batez ere, Gipuzkoako kostaldeko arraunlarien laguntza jaso izan dute trainerua osatzeko. Arraunlari guzti hauei, gure eskerrik beroenak.

Gaur egun, Ondarroa arraun elkarteak, 1283 bazkideren babesa  jasoten du, hau da, herriko biztanlegiaren %14,2. Bestalde, kategoria guztiak kontutan izanda, 130 arraunlari dauzka plantillan, horietatik, 68 emakumeak eta beste 62 gizonezkoak. 130 arraunlari hauetatik, 90 haur eta gazteak dira eta veste 40 seniorrak, , beraiek  izanik dudarik Gabe, gure elkartearen altxorrik nagusiena eta bide batez, amets egiten jarraitzeko arrazoia. Zutabe Honekin, elkartearen helburu nagusia, ahal denik estropada gehienetan parte hartzea da, bai bateletan, bai traineriletan eta bai traineruetan, urtero, Donibane loizunetik hasi eta Vigoraino, 85 estropadatan parte hartzen dugularik. Gure haur eta gazteak lantzen joan daitezen, ondorengo urteetan, beraiek izango baitira, gure traineruen bizkar hezurra, eta bide batez, gure esponsor eta babesleei, ahal denik ohiartzun gehiena eskeini ahal izateko asmoarekin.

Zentzu honetan, arraun elkarteak, hainbat urtetan, emakumeen arrauna bultzatzeko egiten ari den lanari, aipamen berezi bat egin nai genioke. Lan horri esker, bateletako haur eta gazte mailetan lortutako garaipenak, ugariak izan direlarik. Besteak veste, bizkaiko eta Euskadiko hainbat txapelketa. Horrez gain, 2019. urtean, proiektu berri bati hasiera emanez, Ondarroak, lehendabiziko aldiz, emakumeen traineru bat izan zuen lehiaketetan parte hartzen, hain zuzen ere, ETE ligan. Proiektu honen lehendabiziko urtean, Bizkaiko traineruen txapelketan, brontzezko domina eskuratuz  eta ETE ligan, 9. postua. Bigarren urtean, hau da, 2020. urtean, historiako lehendabiziko bandera eskuratuz Lekeitioko uretan, hain zuzen ere, Bizkaiko traineruen txapelketa irabaziz. Ondoren, bigarren bandera bat irabaziz, ETE ligako lehendabizikoa, castroko bandera hain zuzen ere. Bigarren urte honetan, ETE ligako sailkapenean, 4. Postua lortuz. 2021. urtean, veste bi bandera irabaziz, 1.  zorrozaurreko islari vuelta eta 8. Portugaleteko San Nicolás jeitsiera. Horrez gain, Bizkaiko txapelketan zilarrezko domina eta ETE ligako 6. Postua eskuratuz. 2022. urtean, bigarren aldiz, Bizkaiko traiñeruen txapelketa eskuratuz eta ETE ligan, bostgarren postua. 2023 urtean, Bizkaiko traineru txapelketan brontzea eskuratuz eta ETE ligan, seigarren postua lortuz.

Orain, gure gizonezkoen "antiguako ama"eusko Label ligan eta emakumeena ETE ligan, biak hala biak, Kantauriko eta Atlantikoko trainerurik onenekin lehiatzen dauzkagularik,  urte askotan jarraitu nai dugu, apaltasun osoz, vaina arro, gure herriaren eta gure elkartearen arraun historia luze eta oparoa  idazten.