SAMERTOLAMEU FANDICOSTA
Historia
SD Samertolameuk 1979. urtean sortu zen eta garai hortan arraunaz gain, futbola eta atletismoko klub bat izan zen. Baina batez ere, sormenaren helburu nagusia Educación y Descanso de Moaña izeneko klubean ibilitako arraunlariei leku bat ematea izan zen.
Talde galiziarrak gogotsu ekin zion etapa berriari eta laister Galiziako talde ezagun batean bihurtu zen. Besteak beste, beraiek izan baiziren lehenengo galiziarrak Kontxako Banderan hirugarren postuan sailkatzen. Klubeko lokalean, 336 banderak gordetzen dira. Bai traineruetakoak edota trainerilletakoak. Baita aulki mugikorrean ere, munduko txapeldun ordean edo sei aldiz Espainako Txapelketa irabazitako arraunlariak aritu dira Samertolameun.
Beste momentu garrantzitsu bat 2014. urtean izan zen. LGT Liga irabazi ostean, igotzeko playoffa eraman zuten eta honek 2015. urtean San Miguel Ligan arraunean egoteko txartela eman zion.
SDk beti erronka berriak bilatzen ditu eta aurtengoak, batez ere, lehenengo taldea San Miguel Ligan mantentzea izango da. Baina batez ere, harrobia lantzen segitzea, beraiek izango baitira hemendik urte batzuetara Samertolameuren lehenengo traineruaren tostetan egongo direnak.