LEKITTARRA ELECNOR

Historia

Klubaren babesleak
  • Elecnor
  • Cikautxo
  • BM
  • Lasuen
  • BURDINOLA
  • Silken Palacio Uribarren
  • Bizkaiako Foru Aldundia
  • Anbasa
  • Grafo
  • Grafilur
  • Lekeitioko Udala
  • Bizkaialde
  • GAIMAZ

Nahiz eta Lekeitio arrantzaleen herri bat izana, ez zen 1977ra arte traineru bat ikusi Lekeitioren izenpean. Valerio Basozabalek bere lagun kuadrillarekin, eta herriko babesarekin, martxan jarri zuen proiektua. Eta proiektu honen helburuak, besteak beste, gaztetxoen artea kirola bultzatzea; arraun afizioa sortzea herrian; edota txapelketetan garaipenak eskuratzea zen. Eta balore guzti hauek Josu Aboitizek, urtez urte, irakasten ibili da bere eskuetatik pasa diren arraunlarieei. Harrobia izan da klubaren eredua eta 42 urte eta gero, hala segitzen du.

Lehenengo urteak bateletan eta trainerilletan aritu ziren gaztetxoak. Eta beraien esfortzua bere fruituak ekarri zituen, 1980. urtean Luancon lortu baizuten kadete mailako Espainako Txapelketa eta 1982. urtean jubeniletakoa. Urte horretan, uztailak 25ean, Bandera Portus Amanus-en debuta egin zuen Lekeitioko traineruak. Bi urte eta gero, El Corte Inglés Bandera eskutaru zuen Isuntzak.

1985. urtean, Santiago Zumaran eta bere zuzendaritzari esker, lortu zuten gaur egungo arraun pabeiloia. Eta horri esker emaitza berriak etorri ziren, 1986. urtean Concha-ko Bandera sailkatu zen eta 1999. urtean, lau banderak lortu eta dominak Bizkaiako eta Euskadiko txapelketan. Halako emaitzekin, traineru lekittarrak norabide zuzena hartu zuen eta Euskal Ligan seigarren postua lortu zuen eta Bizkaiko traineruen garaile atera zen 2000. urtean. Urtez urte, Lekittarraren progresioa goraka joan zen eta 2003.urtean ACTrako txartela lortu zuen. Bertan 2005 arte lehian egon zen 12 onenen artean.

2006. denboralditik aurrera, ARC-n 12 urtez egon zen eta bertan 16 bandera lortu zitun. Lau alditan bigarren sailkatu zen sailkapen orokorrean eta ia denboraldi guztietan ohorezko txandan egon da. 2013. urtean, 56 ehunenekoengatik ez zuen Eusko Label Ligara igo. Bost urte eta gero, eta txapeldun ordea geratu ostean ARC-1n, playoff-a irabaztea lortu zuen eta Eusko Label Ligara bueltatu dira lekeitarrak.

Itzulerako denboraldi oso on bati esker, lekeitiarrek azkar ihes egin zuten arraunaren maila gorenean irauteko lehia eta denboraldia hamargarren postuan amaitu zuten. 2020. urte hau, gogo handiz ekingo diote.

2020an, Isuntzak bigarren txandan egotea lortu zuen, denboraldian lortutako 85 puntuei esker. 2021ean, ordea, ezin izan zion aurreko denboraldiko erritmoari eutsi, eta Aresekin borrokan aritu zen hirugarren txandako lehenak izateko. Azkenik, eta Play Offsera joateko arazorik gabe, 73 punturekin Eusko Label Ligan jarraitzea lortu dute.