AMENABAR DONOSTIARRA UR KIROLAK

Historia

Klubaren babesleak
  • Ayuntamiento Donostia
  • Ur Kirolak
  • Amenabar
  • Nortindal
  • Druck
  • Bokado
  • ADDI Consulting
  • Eurolan
  • Elektra
  • SMW
  • Diputación Gipuzkoa
  • Serviobras
  • San Martin
  • Lacturale
  • Hemeretzi

Kaiarriba-Donostiarra arraun elkartea Donostiaren izenean lehiatu duten trainera guztien ohorez sortu zen 2007 urtean. Donostiaren lehen garaipenak Luis Karril eta Kiriko patroiek eta haien arrantzale koadrilek lortu zituzten. Hauen ondoren, donostiako hainbat elkarte arraun lehiaketetan parte hartzen hasi ziren. Hauen ostean, gaur egungo klubak sortu ziren.

Donostiako arraun historian guztira 10 elkartek eta klubek parte hartu dute Kontxako Banderan, beraz argi ikus daiteke donostiarentzat arraunak betidanik izan duen garrantzia. Bertako koadrilek, elkarteek eta klubek lortutako garaipen guztietatik badaude azpimarratu beharreko garaipen batzuk: 14 Kontxako Bandera, 2 Espainiako Txapelketa eta Euskadiko Txapelketa 1.

Zoritxarrez, 90. hamarkada bukaeran hiriko hainbat klubek zailtasunak eduki zituzten eta haien emaitzak berantz egin zuten. Arazo hau konpontzen ez zela ikustean, donostiak trainera talde bakarra edukitzea erabaki zuen, indar guztiek batera arraun egiteko asmotan.

Erabakia hau horrela izanda, 2007 urtean, UrKirolak, Donostia Arraun Lagunak eta Donostiako Udaletxearen artean hitzarmen batera iritsi eta Kaiarriba-Donostiarra kluba jaio zen. Klub honek donostiako arraunlari taldeak bildu zituen, baita Fortuna eta Kiriko ere.

Donostiarra klubak beti bi helburu nagusi izango ditu; Alde batetik, kirol emaitza paregabeak izatea eta hauexengatik gogor borrokatzea eta bestetik, kirol maila eten gabe gorantz joatea. Horrexegatik, oso garrantzitsua da bertako arraunlari talde sendoa edukitzea eta hiriko errekurtso material, ekonomiko, pertsonal eta kirolariak biltzea.

Alderdi sozialean gogor lan egitea ere bada gure helburua, donostiarrek gure klubaren koloreak eurenak sentiarazteko eta zaletasuna areagotzeko. Horrenbestez, arrauna Donostiako irudi bilakatzea eta kirol mailan erreferente izatea lortu nahi dugu.

2017ko denboraldia oso pozgarria izan zen Donostiarrentzat. Ospatu ziren bi Playoff-etan bigarren postua lortu zuten eta Eusko Label Ligara igo ziren.

2018an, donostiarrek oso estreinaldi positiboa izan zuten arraunaren maila goreneko lehen denboraldian zazpigarren postua lortuz udara amaieran. 2019an, Donostiarrak beste momentu gogoangarri bat ezarri dute euren historian Eusko Label Ligako lehen bandera irabaziz Getxoko uretan eta aurreko denboraldian lorturiko Sailkapen Nagusiko postua hobetu zuen seigarren sailkatuz. Azken uda honetan donostiarrek garaipena errepikatzea lortu dute, eta gainera etxean, Kontxako uretan lehiatu zen VIII. CaixaBank Banderan garaile izanik.

Eusko Label Ligako laugarren parte hartzean, donostiarrek hainbat balentria lortu dituzte. Lehenengo, Barbanza Arousa Bandeirako garaipena da, denboraldi honetan ere Eusko Label Ligako ohorezko txandan jarraitzen du, eta, azkenik, CaixaBank Koroaren sailkapenean lortutako puntuaziorik onena lortu dute, 176 punturekin.