Albisteak 2016

LEHIAKETA

17 Ira 2016

'Bou Bizkaia', bere herrian profeta

'Bou Bizkaia', bere herrian profeta

Urdaibai Avia arratsalde honetan Bermeon gailendu da 21'06''92ko denborarekin eta biharko jardunaldiaren faltan, NT2 Hondarribiari 3 puntuko abantaila ateratzen dio

'Bou Bizkaiak' ez du hutsik egin eta azkeneko asteko erritmoarekin jarraituz ez dute euren etxean 21'06''92rekin NT2 Hondarribia garaitu dute. Jardunaldi bakar baten faltan, CaixaBank Koroaren lehian hiru puntuko abantaila dute Jon Salsamendiren mutilek. 'Ama Guadalupekoa' ontzia bigarren izan da jardunaldi honetan, Urdaibai Aviarekiko 19 segundu galduz. Txanda San Juan Iberdrolak 22 segundura eta Kaiku Produchak 21'31''48 osatu dute. Endika Perezek, San Juan Iberdrolako patroiak, Patroi Onenaren CaixaBank Sariaren maillot zuria berreskuratu egin du, Gorka Aranberribi puntutara utziz.

Lehen txandan, Orio Babyauto izan da azkarrena itsasoaren egoera kaxkarra gaindituz. 21'32''88ko denboran gelditu dute kronoa oriotarrek eta sailkapeneko bostgarrenak izatea lortu dute. Ontzi galiziarren artean izugarrizko lehia ikusteko aukera izan dugu eta azkenean Tiran Pereira seigarren plaza lortu du Caboren aurretik 22'43''76ko denborarekin. Txandako azkena, Astilleroko 'San Jose' ontzia izan da, 22'43''76 denbora eginez.

Bihar 12.00etatik aurrera XLII El Corte Ingles Banderaren txanda izango da eta honekin batera San Miguel Ligako garailea koroatuko da Portugaleteko uretan.

Mugimendu askoko playoffa

Itsasoa eta haizea playoffetako lehen jardunaldiko festara batu nahi izan dute. Gaurkoan, Ondarroa AEk eta CR Aresek eguneko denborarik onenak egitea lortu dute, 22'34''28 eta 22'40''14 denborarekin hurrenez hurren. Hauen atzetik, Kaiarriba AE 18 segundu galdu ditu eta Portugalete Eulen 23'07''74ko denborarekin playoffetako lehen jardunaldiko azken sailkatua izan da. Bihar 12.00etatik aurrera Portugaleteko uretan playoffetako emozioz beteriko bigarren jardunaldi bat espero da.

Itzuli