Albisteak 2023

ELKARTEA

14 Abe 2023

2023ko azken batzarra

2023ko azken batzarra 2023ko azken batzarra

ACTko bazkideak larunbat honetan bilduko dira 2023. urteari amaiera emateko.

Larunbat honetan, abenduaren 16an, 10:00etan, ACTko bazkideek, 2023a amaitutzat emateko hitzordua dute elkartearen egoitzan.

Aurtengo 6. ohiko bilkuran elkartearen administrazioarekin eta kudeaketarekin zerikusia duten gaiak errepasatuko dira. Gainera, traineru lehiaketen araudi desberdinekin lotutako gaiak eztabaidatuko dira.

Traineruak ere izango dira Oilarraren Estropadan

Larunbatean bertan, ACTko lau traineru Oilarraren Bandera irabazteko lehiatuko dira, Abrako Itsas Klubaren 125. urteurrenaren ospakizunean.

Kaiku, Zierbena, Lekittarra eta Ondarroa izango dira bandera lortzeko borrokatuko duten traineruak, buruz buruko formatuan (bi luze eta ziaboga bat). Txapelketa 12:30ean hasiko da eta Portugaleteko eta Santurtziko estropada eremuan jokatuko da. Ohorezko-txanda eta kontsolazio-txanda izango ditu.

Itzuli