Albisteak 2017

BEREZIAK

08 Uzt 2017

22 traineruk beteko dute asteburua

22 traineruk beteko dute asteburua

Orio eta Donostiko bi jardunaldiekin estreinatuko da Gipuzkoa Eusko Label Ligan

22 traineru bilduko dira asteburu honetan Orion eta Donostian jokoan jarriko diren bi jardunaldietan. Larunbatean, 17.30etatik aurrera, Orioko XXVII. Estropadak – V. Orio Kanpina Bandera eta emakumezkoen V. Orio Kanpina Bandera jarriko da jokoan. Aldiz, igandean 12.00etatik aurrera emakumezkoen VI. Euskotren Bandera eta Bandera Giroa Veolia lehiatuko dira Kontxako Badian. Bi jardunaldi hauetan, gainera, Euskotren Ligara sartzeko lau txartelak lortzeko playoff-a lehiatuko da.

Denboraldiko lehenengo bi jardunaldiak jokoan jarri ondoren, Urdaibai Avia da Eusko Label Ligako sailkapen nagusiaren liderra 22 punturekin, bigarren den Orio Babyauto baina puntu bat gehiagorekin. Hondarribia da hirugarren 20 punturekin eta Kaiku Produchak ixten ditu ohorezko postuak 18rekin. Sailkapenaren erdigunean sailkaturik daude Tirán Pereira 15 punturekin, San Juan Sumelec 12rekin eta Zierbena Bahías de Bizkaia 10ekin. ‘Galipo’-en atzetik 9 puntu dauzkaten lau klubeko mulzo bat dator, non Cabo, Ares, San Pedro eta Ondarroa Cikautxo dauden kokaturik. Astillero da sailkapen nagusia ixten duen taldea 2 punturekin. CaixaBank Patroi Onenaren sailkapenean Ioseba Amunarriz, Hondarribiako patroiak hartu du abantaila lau punturekin. Haren atzetik datos Oscar Hermo (Cabo), Vicente Carpintero (Urdaibai Avia), Iván Gómez (Astillero) eta David Álvarez (Tirán Pereira).

Larunbateko estropada Oria ibaian jokatuko da, irteera eta helmugako balizak herriko plazaren parean kokaturik daudelarik. Proba erlojupeko formatuan jokatuko da eta irteera ordena Eusko Label Ligaren sailkapen nagusiaren araberakoa izango da. Beraz, lehenengo txandan izango dira Astillero, Ondarroa Cikautxo, San Pedro eta Ares. Bigarrenean, Cabo, Zierbena Bahías de Bizkaia, San Juan Sumelec et Tirán Pereira izango dira. Azkenik, ohorezko txandan arraunean izango dira Kaiku Producha, Hondarribia, Orio Babyauto eta Urdaibai Avia. Joan den urtean, bigarren aldiz jarraian, Hondarribiarentzat izan zen garaipena 19’30”26ko markarekin, 4”-ko aldea ateraz Kaiku Producharen ‘Bizkaitarra’ri eta 7 ‘Bou Bizkaia’ri. Estropada-eremu honetako denborarik onena klub bidasoarrak dauka 2015. denboraldian 19’15”88ko erregistroa jarriz. 2014ean Orio Babyautori 96 zentesimagatik bakarrik ihes egin zion ihes garaipenak, lehen bi sailkatuen arteko tarterik txikiena izanik.

Emakumezkoen ligan, hiru urtez jarraian San Juan Iberdrolarentzat izan zen garaipena aurreko urtean 10’43”20rekin, 7”aldea ateraz Hibaika Jamones Ancín-i.

Bere aldetik, igandean Bandera Giroa Veolia jarriko da jokoan Kontxako Badian. Estropada honen txanden eraketa larunbatean XXVII. Orioko Estropadan lorturiko emaitzen araberakoa izango da. Igandekoarekin, Eusko Label Ligako denboraldiaren itsasoko estropaden unea iritsiko da, denboraldia amaitu bitartean estropada guztiak ingurune honetan jokatuko baitira, Bandera Adegi eta XLIII Bandera El Corte Inglés izan ezik. Lehengo urtean ‘Ama Guadalupekoa’k lortu zuen garaipena, Urdaibai Aviari 12”ko aldea sartuz. Azken hiru urteetan, Hondarribiaz gain, Orio Babyautok eta Kaiku Produchak ere lortu dute garaipena Donostian. Emakumezkoetan, joan den urtean garaipena San Juan Iberdrolarentzat izan zen. 2015ean aldiz, zumaiarrak izan ziren garaileak Kontxako Badian.

Kontsultatu XXVII. Orioko Estropadak – V. Orio Kanpina Bandera eta Bandera Giroa Veoliaren dossierrak.
 

Itzuli