Albisteak 2013

BEREZIAK

08 Eka 2013

ACT ELKARTEAK BERE X. URTEURRENA OSPATUKO DU KURSAAL JAUREGIAN

ACT ELKARTEAK BERE X. URTEURRENA OSPATUKO DU KURSAAL JAUREGIAN

Donostiako Kursaal Jauregiak hartu du 2013ko San Miguel Liga-“la Caixa” Koroa lehiaketaren irekiera festa.

Kursaal Jauregiak denboraldi berezietan berezienari eman dio hasiera, Traineru Kluben Elkarteak bere 10. urteurrena ospatu baitu. Ospakizun hori 2012 denboraldiko protagonistak oroituz burutu du. Sandra Sabatesek (La Sexta) eta Xabier Usabiagak (ETB) zuzenduriko aurkezpeneko Galan pasa den denboraldiko kirolari, klub eta zale onenak saritu dira.

 

ARRAUNA 2012KO SAN MIGUEL LIGAKO TRAINERU AZKARRENARI:

· Josu Ruizek, Donostiako Udaleko Kirol zinegotziak eman du saria.

· Arrauna Kaiku Ambilamp ontziari, Astilleroko banderako lehen jardunaldian arraunkada bakoitzean 4,82 m/sg.-ko distantzia egiteagatik, 17,4 kilometro orduko abiaduran.

 

ARRAUNA 2012KO SAN MIGUEL LIGAKO KIROL MERITUARI:

· Jon Redondo Jaunak, Eusko Jaurlaritzako Kirol saileko zuzendariak eman du saria.

· Arrauna Castro, Hondarribia, Pedreña eta Urdaibairi, ACT elkarteko bazkide sortzaile direlako, eta elkartean 10 urte egin dituztelako jarraian.

 

ARRAUNA 2012KO SAN MIGUEL LIGAKO HARROBI ONENARI:

· Iñigo Alkain Jaunak, Gipuzkoako Arraun Federazioko presidenteak eman du saria.

· Arrauna Zumaiari, estropada bakoitzean batez beste harrobiko 12 arraunlari erabili zituelako.

 

ARRAUNA 2012KO SAN MIGUEL LIGAKO ENTRENATZAILE ONENARI:

· Miramon Arbelaitz jatetxeko Jose Mari Arbelaitz sukaldariak eman du saria.

· Arrauna Hondarribia Orsako Mikel Orbañanosentzat.

 

ARRAUNA 2012KO SAN MIGUEL LIGAKO ESTROPADA ANTOLAKETA ONENARI:

· Jose Ramon Lete Jaunak, Galiziako Xuntako Kirol saileko Idazkari Nagusiak eman du saria.

· Arrauna Hondarribiarentzat.

 

ARRAUNA 2012KO SAN MIGUEL LIGAKO PATROI ONENARI:

· Pedro Bartra, la Caixa etxeko eskualdeko Zuzendariak eman du saria.

· Joseba Amunarriz da sariko garailea. Amunarriz Hondarribia Orsako patroia izan zen pasa den denboraldian.

 

ARRAUNA 2012KO SAN MIGUEL LIGAKO ZALE TALDE ONENARI:

· Carlos Cubillok eman du saria, Cervezas San Miguel etxearen ordezkari gisa.

· San Pedroko zaleek jaso dute saria.

 

OHOREZKO ARRAUNA:

· Pedro Anduezak, ACT elkarteko presidenteak eman du saria.

· Saria ETBri, traineruen kirol diziplinari egin dion ekarpenagatik. ETB da ACT elkartea, eta elkarteak antolatzen duen lehiaketaren, San Miguel Ligaren makulu sendoenetakoa. Produkzio lan bikaina egin du telebista kateak, eta horri esker, arraunak jauzi kualitatibo itzela eman du.

 

Galari amaiera emateko Imanol Kamiok zuzendutako 4 abesbatzek (Illunbe, Ozenki, Kantuz eta Umore Ona) hiru abesti abestu zituzten.

 

ACT Traineru Kluben Elkarteak 10. urteurrena bete du dagoeneko. Aintzat hartzeko moduko urteurrena da, eta arrauna sustatzen jarraitzeko pizgarri handia. Egun dituen bi babesle handiei esker egiten du lan hori: CERVEZAS SAN MIGUEL eta la CAIXA, elkartea eta bere hazkundean funtsezko bidai lagunak.

 

Aurreko urteetan aurkezpen Gala lehiaketa hasi baino aste batzuk lehenago egin zen, baina aurten, epe hori aste bakarrekoa izango da. Ligak etengabe hazten jarraitzeko grina du, eta lan horretan funtsezkoak dira plaza berriak. Tradizioa mantenduz, baina ispilu berriak bilatuz. Horregatik hasiko da aurten San Miguel Liga Bartzelonan, Mediterraneo Itsasoan, itsaso horretako hiririk ederrenetakoan. Arraun lehiaketa hasteko plaza ezin hobea.

 

Aurtengo ekitaldiak 19 jardunaldi ditu, denak puntuagarriak. Hurrengo astean, ekainaren 16an jokatuko da lehena, eta irailaren 15ean azkena. Donostiatik Bartzelonara egingo du jauzi arraunlari karabanak, eta handik Laredo eta Kantauri Itsasoko herri eta hiri askotara. Bukaera, azken urte hauetan bezala, plaza ezagunean izango da: Portugalete eta El Corte Ingles Bandera. Udazkena ate joka egongo da ordurako. Hitzordu berezia izango da Sanxenxokoa. Ligako 4. proba puntuagarria izango da, eta San Miguel Ligak lehen aldiz egingo du geltokia Galiziako hiri turistiko ezagunenetakoan.

 

Euskotren Liga ere bidea egiten ari da pausoz pauso. 5. ekitaldia osatuko du aurten. Pasa den denboraldian bezala, zazpi bandera egongo dira lehian, eta zortzi estropada jokoan. Pedreñak hartuko du lehen estropada, uztailak 13 dituela, eta Zarautzen emango zaio errematea, jardunaldi bikoitzarekin: abuztuaren 17a eta 18a.

 

SAN MIGUELgaragardo etxeak kirolarian ahalegina eta dedikazioa saritu nahi ditu lehiaketaren bitartez. Balore horiek baitira garagardo etxearen ikur betidanik. Cervezas San Miguel etxeak penintsulako iparraldean errotuta dauden tradizio eta kirolekin daukan konpromisoa erakutsi nahi du bere babesarekin. Aspaldi dago merkatuan San Miguel, aspaldi da arrauna kirol tradizionala. Estropadak bertatik bertara ikustera hurbiltzen diren milaka eta milaka zaleen urteroko tradizioa bezala.

 

La CAIXAkere bat egiten du kirolariek arraunkada bakoitzarekin, izerdi tanta bakoitzarekin helarazten dituzten baloreekin: ahalegina, dedikazioa eta konpromisoa.

 

San Miguel, la Caixa eta Euskotrenekin batera, asko dira arraun lehiaketa goratzen duten babesleak, Ambilamp esaterako. Laguntzaileak ere ezin albo batera utzi: El Diario Vasco eta El Correo. Zer esan estropadak babesten dituzten erakundeei buruz: Euskadi Basque Country, Sanxenxo, Eusko Label, Getxo eta Zarauzko Udalak, eta El Corte Inglés.

 

ETBk eta TVGk San Miguel Liga-la Caixa Koroa lehiaketako estropada guztiak eskainiko dituzte. Egutegia eta arraun kluben arraunlari zerrenden xehetasunak jaso nahi badituzue, ACT elkarteko web orrira jo, informazio gehiago lortzeko: www.ligasanmiguel.com. Atarikoa orain gutxi berritu da.

Itzuli