Albisteak 2017

BEREZIAK

14 Ira 2017

Amaiera Zubi Esekiaren azpian

Amaiera Zubi Esekiaren azpian

Portugaleten jokatuko da igandean XLIII Bandera El Corte Inglés eta Eusko Label Ligaren igoera playoff-eko bigarren jardunaldia

Igandean, irailak 17, arraunaren beste denboraldi bati amaiera emango zaio Eusko Label Ligako igoera fasearen bigarren jardunaldia eta CaixaBank Koroaren lehiagatiko hemezortzigarren jardunaldiarekin, non garaikur honen garailea ezagutuko dugun.

Arraun jardunaldia 12.00etan hasiko da playoff-aren bigarren estropadarekin, non datorren urtean Eusko Label Ligan izango diren bi taldeen izenak ezagutuko ditugun. Jarraian, XLVII GP - XLIII Bandera El Corte Inglés jarriko da jokoan, denboraldiko hemezortzigarren jardunaldiari dagokiona.

Estropada honen aurkezpen saioa gaur goizean ospatu da Bilboko El Corte Inglés-eko eraikinaren azken pisuan, eta bertan izan dira Carmelo Lezana, Euskadiko El Corte Inglés-en Kanpo Erlazioen Arduraduna; Borja Rodrigo; ACTko Presidentea; Emilio Gion, Kaiku Produchako kidea; eta Mikel Torres, Portugaleteko alkatea.

Estropadaren dossier-a

Itzuli