Albisteak 2012

LEHIAKETA

23 Abu 2012

AMBILAMP BANDERAREN V. EKITALDIA PORTUGALETEN

AMBILAMP BANDERAREN V. EKITALDIA PORTUGALETEN

Portugaleteko estropada ikustera bertaratzen diren zaleek kontsumo baxuko bonbilla bat edo erretako fluoreszente bat kapela eta kamiseta bategatik trukatzeko aukera izango dute Ambilamp etxeko postuan.

San Miguel Liga lehiaketa amaierara hurbiltzen ari da, eta Portugaletek Ambilamp Banderako V. ekitaldia hartuko du. Kaiku izango da estropadako antolatzailea. Jardunaldi honetatik aurrera, lehiaketa amaitu arte, txanden osaketarako San Miguel Ligako Sailkapena hartuko da kontutan. Bizkaitarra ontziaren zaleek beren taldea ikusteko aukera paregabea izango dute etxean. Zarauzko Ikurriñak Kaiku lehen postuan egoera indartsuan ipini du eta, aurten ere, Mapfre Koroak Sestaora begiratzen du.

 

Eguerdian egin da Ambilamp Banderako aurkezpen ekitaldia Sestaoko udaletxeko pleno aretoan. Han izan dira Sestaoko alkatea, Josu Bergara Jauna eta Kaiku taldeko Jose Manuel Monje presidentea. Igandeko estropada eguerdiarekin bat hasiko da, 12tan, eta ontziek hiru itsas miliako distantzia osatu beharko dute: 5.556 metro, lau luze eta hiru ziabogekin.

Itzuli