Albisteak 2013

LEHIAKETA

03 Urr 2013

ASIER ZURINAGAK 2013KO PATROI ONENAREN SARIA JASO DU

ASIER ZURINAGAK 2013KO PATROI ONENAREN SARIA JASO DU ASIER ZURINAGAK 2013KO PATROI ONENAREN SARIA JASO DU

Zurinaga eta Cristian Garma 9 puntuko aldearekin nagusitu dira; Joseba Amunarriz izan da bigarren sailkatua

Ostegun honetan 2013ko San Miguel Ligako patroi onenaren “la Caixa” sari banaketa ekitaldia egin da Zarauzko Ondartza elkartean. Iluntzeko 8retan hasi da ekitaldia eta Kaiku Ambilamp klubeko Asier Zurinaga eta Cristian Garma patroiek jaso dute saria (Cristian, lanarengatik ez da bertan egon). Joseba Amunarriz, Hondarribia Orsa ontziko patroiak 2012ko patroi onena izan zela adierazten duen trofeoa itzuli du, eta trofeo horren erreplika bat jaso “La Caixa” etxeko Itziar Egaña anderearen ordezkariaren eskutik. Ondoren, Eli Aizpurua andereak, “la Caixa” etxeko ordezkariak, 3.000 €ko txekea eta 2012ko patroi onenari dagokion trofeoa eman dio Asier Zurinagari. Kaiku Ambilampeko patroiek 31 puntu lortu dituzte sailkapenean, bigarren geratu den Joseba Amunarrizek baino bederatzi puntu gehiago.

 

Patroi onenaren hautaketa ahalik eta modu objektiboenean egiten da, eta horretarako, ondoko datuak biltzen dira GPS sistemaren bitartez:

1.       Ontziak lehiatzen diren txandan, osatutako metro kopuru totala.

2. Ziabogak egiten ematen duten denbora.

 

Lehenengo datuak metro gutxien egiten dituen patroia eta ontzia zehazten ditu. Bigarrenak, ziaboga egiten ematen den tartea. Denbora neurketa hori balizara hurbildu baino 50 bat metro lehenago hasten da, gutxi gorabehera, eta ziaboga eman eta distantzia berdinera arte, 50 metro, gutxi gorabehera, neurtzen da berriro. Datu honek ziaboga ematerako orduan ontziek daramaten abiadura zehazten du, ziaboga emateko modua eta ziabogatik irteterakoan lortzen den abiaduraz gain.

 

Bukatzeko, Patroi onenaren sari orijinalaren jabetza sari hori hiru aldiz irabazten duen patroiak lortuko duela jakinarazi nahi dugu. Garaipen horiek jarraian edo tartekatuak izan daitezke. Patroi onenaren saria 2008an hasi zen ematen, eta orduz geroztik, honako hauek izan dira garaileak:

 

            · 2008: Irakoitz Etxeberria – Grupo Eibar Orio

            · 2009: Joseba Amunarriz – Hondarribia Orsa

            · 2010: Aitor Carrillo – Orio Amenabar

            · 2011: Asier Zurinaga – Kaiku Ambilamp

            · 2012: Ioseba Amunarriz – Hondarribia Orsa

            · 2013: Asier Zurinaga eta Cristian Garma – Kaiku Ambilamp

Itzuli