Albisteak 2015

BEREZIAK

06 Api 2015

Aulki mugikorrak bere arrasto onena irudikatu du

Aulki mugikorrak bere arrasto onena irudikatu du

Sevillako Real Círculo Labradores eta CN Ampostarentzat izan zen garaipena larunbat honetan Orion jokaturiko XVI Nazioarteko Estropadan

Larunbatean Orioko udalerrian festa handi bat bizi izan zen XVI Nazioarteko Estropadarekin, talde mirotzare 50. urteurrenaren ondorioz berreskuraturiko ohitura. Honela, +8 kategoriako estropadak oso berdinduan egon ziren eta amaieran garaipena Real Círculo de Labradoreseko andaluziarrentzat izan zen, Orio Babyautorekiko segundo bateko aldea lortuz helmugan hirugarren postua, aldiz, Club Nautico Sevillarentzat izan zen.

Emakumezkoen kategorian, 4X modalitatean lehiatu ziren, eta garaipena Kataluniara joan zen, Ampostara hain zuzen ere, Santiagotarraki segundo bateko aldea ateraz eta lau segunduko aldea Club Nautico Sevillari.

Hau guztiarekik, euriak agerpen lotsati bat egin nahi izan zuen arren, jardunaldia oso arrakastatsua izan zen estropadara gerturatu ziren ikusle eta kirolarientzat. Bestalde, arraunlariek antolatzaileek egindako lana eskertu nahi izan zuten eta jarunaldi hau datozen urteetan mantendu dadin eskatu zuten. Argazkia: Orio AE
 

Itzuli