Albisteak 2016
LEHIAKETA
25 Abu 2016
Azkenengo zita 12 ontzientzat
Gaur goizean XXXV. Noble Villa de Portugalete Banderaren aurkezpena ospatu da bizkaiako herriaren Udaletxean
Igandean 12.00etatik aurrera San Miguel Ligako hamazazpigarren jardunaldia jokoan jarriko da XXXV. Noble Villa de Portugaleteko Banderaren bidez. Honako estropada hau, San Miguel Ligak bizkaiko herrian egingo dituen hiru estropadetatik bigarrena izango da. Zita hau berezia izango da, izan ere, San Miguel Ligako 12 ontzietan aurtengo denboraldian jardun diren protagonistak nor baino nor ikusteko azkeneko aukera izango da. Estropada hau, gogoratu beharra dago, larunbateko estropadaren eremu berdinean izango da eta txandak San Miguel Ligako sailkapen nagusiaren arabera antolatuko dira.
Gaur goizean Portugaleteko Udaletxean XXXV. Noble Villa de Portugaleteko Banderaren aurkezpen ospatu da. Bertara María Jose Blanco, Portugaleteko alkateordea; Karlos Belasko, Portugalete Euleneko presidentea; eta kirol zinegotzia den Iker Villalba hurbildu dira.