Albisteak 2017

LEHIAKETA

17 Ira 2017

Bandera eta CaixaBank Koroa Urdaibai Aviarentzat!

Bandera eta CaixaBank Koroa Urdaibai Aviarentzat!

'Txo'ek Eusko Label Ligaren azken jardunaldiari dagokion XLIII Bandera El Corte Ingés irabazi dute, eta horrenbestez, CaixaBank Koroa Bermeora bidean da

Atzoko bigarren postuaren ondoren, Urdaibai gaur XLIII Bandera El Corte Inglés irabaztea lortu du 19'10"eko denborarekin. Baina ez hori bakarrik. Gaurko garaipenarekin, 'Bou Bizkaiako' mutilak bigarren aldiz jarraian Eusko Label Ligako txapeldun bilakatu dira eta Caixabank Koroa Bermeora joango da seigarren aldiz bere historian. Hauen atzetik, Orio Babyautok bigarren postua erdietsi du 19'15"ekin, Kaiku hirugarren izan da 19'24"ko kronoarekin eta Hondarribiak itxi du gaurko ohorezko txanda 19'37"ko denbora markatuz. CaixaBank Patroi Onenaren sariari dagokionez Ioseba Amunarriz bilakatu da beste behin garaikur honen jabe 18 punturekin, eta Iñigo Larrinaga izan da bigarren 16rekin.

Lehenengo txandan, Zierbena Bahías de Bizkaia izan da azkarrena 19'48"ko denborarekin. Atzetik, Ondarroa Cikautxo seigarren izan da 19'51"rekin eta San Juan Sumelec zazpigarren izan da 3"ko santzioa jaso duelarik bandera horia ikusi ondoren. Azkenik, Tirán Pereirak itxi du gaurko estropada 20'24"ko denbora markatuz.

Era honetan, Urdaibai Aviaren garaipenarekin, 2017ko Eusko Label Ligaren donboraldia amaitutzat ematen da, CaixaBank Koroaren lehia oso estua izan den denboraldi bat.

Itzuli