Albisteak 2015

BEREZIAK

09 Eka 2015

Basterretxeak irabazi du Malagarako bidaia

Basterretxeak irabazi du Malagarako bidaia

Ibon Basterretxea, Urdaibai Aviako arraunlariak, bi pertsona erabili eraman ahal izango ditu Malagara III Bandera Euskadi – Basque Country ikustera

Lehengo larunbatean Donostiako Kursaalean ospaturiko San Miguel Ligaren galak askorako eman zuen. Pedro Andueza, ACTko presidentearen eta San Migueleko azafaten laguntzarekin zozketa bat egin zen Elkarteko 12 taldeetako arraunlari guztien artean. Saria, Malagarako bi pertsonentzako bidai bat zen III Bandera Euskadi - Basque Countryz gozatu ahal izateko.

Zozketaren funtzionamendua oso erraza zen. Lehenengo, 2015eko San Miguel Ligan “la Caixa” Koroa lehiatuko duten talde guztien izenak zituzten bolak zeuden katxatik bat atera zuten. Lehen bolak erabaki zuen Urdaibai Aviako arraunlari bat izango zela saritua. Bigarren kutxan, 1etik 22rako zenbakiak zituzten bolatxoak zeuden, BOGA aldizkarian arraunlariei eman zaien zenbakiarekin egokituz. Bigarren bolak 4 zenbakia zekarren, Ibon Basterretxea, Urdaibai Aviako arraunlari debarrari zegokiona. Era honetan, 'Bou Bizkaiakoak' nahi duen bi pertsona gonbidatu ahal izango ditu Malagara, ekitaldiz beteriko asteburu batera, non Mediterraneoko uretan lehiatuko den III Bandera Euskadi – Basque Country estropadarekin gorenera iritsiko den. Zorionak Ibon!

Itzuli