Albisteak 2014

ELKARTEA

14 Urt 2014

Bazkideak Oiartzunen bilduko dira larunbatean

Bazkideak Oiartzunen bilduko dira larunbatean

Batzar Orokorrak eztbaidatuko du, besteak beste, lehendakariaren eta zuzendaritzaren batzordearen hautaketa.

Datorren larunbatean, urtarrilak 18 dituela, ACT-ek urteko lehen Batzarra Orokorra egingo duela jakinarazten dizuegu. Kluben bilera 10etan izango da elkarteak berak Oiartzunen duen egoitzan.

Eguneko gai zerrenden artean azpimarragarriak dira azken Zamudion egindako Batzar Orokorreko aktaren berrespena; 2013. urteko ACT Elkartearen kontuen eta batzordeak egindakoaren gestioaren onarpena; elkarteko bazkide berrien onarpenaren berrespena (Zierbena AE eta CR Cabo da Cruz), eta ondorioz, bazkide izaera galduko duten kideena ere (SDR Castreña eta Zumaia AE); bazkide berri izango direnek aurkeztutako bermearen onarpena; edota 2014 urterako ACT-ko zuzendaritza batzordearen eta lehendakariaren onarpena.

Itzuli