Albisteak 2015

LEHIAKETA

15 Ira 2015

Bermeo azkenaurreko geltokia

Bermeo azkenaurreko geltokia

Gaur goizean XXXIII. Bermeo Hiriko Banderaren aurkezpen saioa ospatu da Bermeoko Arrantzale Museoan

Larunbat honetan Bermeo Hiriko XXXIII. Bandera jokoan jarriko da 18:00etatik aurrera Bermeoko uretan, San Miguel Ligaren hemezortzigarren jardunaldiari dagokiona. Bizkaitar udalerriak San Miguel Liga jasoko du bertako ikuskizun guztiaz gozatzeko. Estropada hau hiru itsa-miliako distantzian jokatuko da, lau luze eta hiru ziabogarekin, barneko balizak Bermeoko itsasadarraren parean kokatuta direlarik.

Txanden eraketa estropada honetarako San Miguel Ligako sailkapen nagusiaren araberakoa izango da, beraz, lehenengo txandan San Pedro Ecolmare, Tirán Pereira, Cabo eta San Juan Iberdrola arituko dira. Ohorezko txandan aldiz, Kaiku Producha, Orio Babyauto, Urdaibai Avia eta NT2 Hondarribia lehiatuko dira. Estropada hau jokoan jarri aurretik, San Miguel ligako playoff-aren lehen jardunaldia lehiatuko da, non Getaria Indaux, Zumaia, CM Mugardos eta Portugalete Eulen izango diren erlojupekoan, datorren urtean San Miguel Ligan arraun egiteko eskubiddea ematen duten bi txarletako baten bila.

Gaur goizean XXXIII. Bermeo Hiriko Banderaren aurkezpen saioa ospatu da Bermeoko Arrantzalearen Museoan

Itzuli