Albisteak 2022

LEHIAKETA

14 Ira 2022

Bermeo Hiriko XL Ikurriña-BTWC Bermeo Tuna World Capital estropada larunbata honetan ospatuko da

Bermeo Hiriko XL Ikurriña-BTWC Bermeo Tuna World Capital estropada larunbata honetan ospatuko da Bermeo Hiriko XL Ikurriña-BTWC Bermeo Tuna World Capital estropada larunbata honetan ospatuko da

Bermeon jokatuko da Euskotren Ligara eta Eusko Label Ligara igotzeko play offetako lehen jardunaldia, eta denboraldiko azkenbigarren jardunaldia

Bermeok Bermeo Hiriko XL Ikurriña-BTWC Bermeo Tuna World Capital estropada hartuko du larunbata honetan. Gaur goizean burutu den prentsaurrekoan banderaren nondik norakoak argitu dituzte Bermeoko alkate Aritz Abaroak eta Bermeo Urdaibai Arraun Elkarteko presidente Agustin Aranburuk.

"Asteburu honetan gure herriko estropada ospatuko da eta gogo handiarekin gaude. Estropadaren jai handia izatea espero dugu. Jakin badakigu herritik kanpoko jende asko hurbilduko dela eta eskuak zabalik hartuko ditugu. Denak dira ondo etorriak Bermeon. Hori bai, antolatzaileen argibideak jarraitzeko eskatu nahiko nieke guztiei eta, batez ere, oso ondo pasatzeko", adierazi du Abaroak.

Jardunaldia Euskotren Ligako playoff-ekin hasiko da 17:40etan. Ondoren, 18:10etan, Eusko Label Ligako playoffaren txanda izango da. 18:50ak aldera, Eusko Label Ligako lehen txanda ospatuko da eta, 19:10etatik aurrera, bigarrena. Zaleen gunea Bermeoko portuan jarriko da urtero bezala.

Itzuli