ACT TV 2023

BEREZIAK

06 Abu 2023

Bermeo Urdaibai nagusi Lekeition

Bermeo Urdaibai nagusi Lekeition Bermeo Urdaibai nagusi Lekeition

Bizkaitarrek erakustaldia eman dute XXXVIII. El Correo Ikurriña - Kutxabank SN - Lekeitioko Udala estropadan eta asteburuko bigarren garaipena erdietsi dute.

Estropada hasieratik kontrolpean izan duen estropada irabazi du Bermeo Urdaibaik Lekeitioko uretan. Bizkaitarrek 21:02ko denbora lortu dute helmugan eta 19 segundoko aldea atera die txandako bigarren sailkatu den Zierbena Bahias de Bizkaiari, eta 24 segundo Hondarribiari.

Ikurrinaren sailkapenari dagokionez, gaur bigarren txandatik aritu den Donostiarra Amenabarrek lortu du bigarren postua, irabazlearengandik 16 segundora helmugaratuz.

Sailkapen nagusiari begira, asteburuan Bou Bizkaiak Ama Guadalupekoarekiko abantaila handitu du, eta egun 6 puntuko aldea dago bi taldeen artean, Bermeo Urdaibaik 123 puntu ditu eta Hondarribiak 117 puntu. Sailkapeneko hirugarren postuan dago Zierbena Bahias de Bizkaia 112 punturekin eta laugarren postuan, 93 punturekin, Donostiarra Amenabar.
 

Arraun Lagunakek asteburua biribildu du Lekeition
Donostia Arraun Lagunakek irabazi du Lekeitioko estropada. Hasieratik hartu dute estropada burua eta helmugara arte eustea lortu dute, 11:46eko denbora lortuz. Orio Orialki izan da bigarren 10 segundotara helmugaratuta. Tolosaldeak hirugarren postuan amaitu du 14 segundotara.

Lugañenekoek asteburuko bigarren garaipena eskuratu dute, nahiz eta kosta zaien Orio Orialki eta Tolosaldea atzean uztea. Lehen luze berdintsu baten ondoren, bigarren luzean lortu dute aldea handitzea Andrea Astudillok gidatutako traineruak.

Horrela, Euskotren Ligako sailkapenaren lehen postuan da Donostia Arraun Lagunak 66 punturekin, Orio Orialkik baino 6 puntu gehiago (60). Hirugarren postuan da Nortindal Donostiarra 51 punturekin eta laugarren postuan, berriz, Tolosaldea 50 punturekin.
 

Itzuli