Albisteak 2011

LEHIAKETA

17 Abu 2011

BESTE ESTROPADA KLASIKO BAT SAN MIGUEL LIGA-MAPFRE KOROA LEHIAKETAN: HONDARRIBIA

BESTE ESTROPADA KLASIKO BAT SAN MIGUEL LIGA-MAPFRE KOROA LEHIAKETAN: HONDARRIBIA

Hondarribia, abuztuaren 17a. - Zaleek gogoan dute oraindik Zarauzko uretan bizi izandako ikuskizuna, eta antzeko estropada ikusteko itxaropenez daude larunbata iritsi zain. Hondarribian jokatuko da 14. estropada puntuagarria, pizgarri asko eta onak dituen hitzordua. Kaikuko Bizkaitarra ontziak esku-eskura du San Miguel Liga eta Mapfre Koroa, eta litekeena da lasaixeago jardutea. Urdaibai 12 puntura dago dagoeneko, eta akaso etsipen zantzuak azaltzen hasiko dira Bou Bizkaian lanean aritzen diren mutilen artean.

Horixe gertatzea nahi lukete etxeko arraunlariek, Ama Guadalupekoa hegan ematen duten mutilek, mahai gainean kolpea eman eta denboraldiko hirugarren bandera irabazten ahalegintzeko. Non eta ondoen ezagutzen duten parajean. Hondarribia-Orsak estropada txukunak egiten ditu bere zaleen epelean, eta larunbatean eurentzat ikurrina ederrena dena klubean zintzilikatzeko aukera ona dute.

Gaur eguerdian egin da HONDARRIBIKO XXIV. IKURRINA - MAPFRE SN estropadako aurkezpen ekitaldia Hondarribiko udaletxean. Bertan izan dira herriko alkatea, Aitor Kerejeta Jauna, Hondarribia-Orsa klubeko presidentea, Joxemi Elduayen Jauna, eta estropadako Mapfre babesleko ordezkaria, Javier Lopetegi Jauna.

Estropadak 5.556 metro izango ditu: lau luze eta hiru ziaboga. 22.500 euro banatuko dira diru saritan, eta txanden banaketa San Miguel ligako sailkapenaren arabera antolatuko da.

Itzuli