Albisteak 2016

BEREZIAK

14 Eka 2016

Boga aldizkaria irakurtzeko prest da

Boga aldizkaria irakurtzeko prest da

BOGA aldizkaria CaixaBank Koroa eskuratu nahi duten taldeen egunerokoa ekartzen du

Bogaren hamairugarren edizioan, beste behin, San Miguel Ligako gaurkotasuneko albiste guztiak ekartzen ditu eta honekin batera, udako boletin nagusietakoa izango da. 96 orriak osatzen duten Boga honetan, San Miguel Ligako 12 kluben inguruko eta Euskotren Ligako 8 izengaieen inguruko informazio zehatza bilduko du. Horrez gain, arraunaren zale orok, CaixaBank Koroaren borroka markatuko duten 19 jardunaldien kokalekua jakiteko aukera izango dute.

Bogak talde bakoitzari utzitako zatian, arraunlariei inguruko informazio zehatza jaso dezakegu, taldeak jasan duen aldaketen inguruan irakurri dezakegu eta "en 4 paladas"en bitartez, klub bakoitzaren datu bitxiak jakin ditzakegu.

Gainera, urte honetan Bogak kalitate handiko lau editorial dakartza. Izan ere, ezin duzu Noe Guzman eta Julen Aguinagalde bezalako kirolarien editorialak galdu. Bi hauek, "El remo continua"n eta "Cumplir un sueño"n, arraunari buruzko beste pertzepzio bat erakutsiko digute. Bi kirolariez gain, Sergio Paredesek, Sevilla-Betis estropadako zuzendariak, eta Patxi Hidalgok, ACTko Batzorde Teknikoko kide ohiak, izango dira Bogan parte hartuko duten pertsonak.

San Miguel Ligako 19 jardunaldietan Bogaren 30.000 ale banatuko dira, baina arraunaren aldizkari hoberenaren online bertsioa link honen bidez eskuratu daiteke.

Itzuli