Albisteak 2014

LEHIAKETA

03 Uzt 2014

Bueu San Miguel Ligan estreinatzen da

Bueu San Miguel Ligan estreinatzen da

Igande honetan 12.00etatik aurrera lehiatuko da Pontevedrako Bueu herrian lehenengo Bandeira Concello de Bueu

Bueuko pontevedrar herria izango da San Miguel Ligaren galiziar uretan egindako lehen sarraldia ixtearen arduraduna. Traineruen goi mailako lehiaketarentzat ezezaguna den udal honetan jokatuko da lehenengo aldiz Concello de Bueu Bandeira. Hirugarren jardunaldi honi Ria de Pontevedran emango zaio hasiera igandean, eguerdiko 12.00etan, eta bere ibilbidean zehar Praia Loureiro edota Praia de Agrelo, Punta Petis edo Punta Pescadoiro bezelako Bueuko leku adierazgarri asko utziko ditu alboan. Orain arte egin izan den bezala, ibilbidea hiru miliakoa izango da, lau luzeetan banatuta, dagozkien hiru ziabogekin. Txandak, aurreko egunean Sanxenxon lehiatuko den estropadako sailkapenaren araberakoak izango dira.

San Miguel Liga lehenengo aldiz iritsiko da udalerri txiki honetara eta garrantzia eman dio bertako uretan goi mailako lehiaketaren lehorreratzeari Felix Juncal, Bueuko alkateak. Gainera, bertara gerturatzeko intentzioa daukaten zale guztiei deialdia egin nahi izan die Galiziako herri zoragarri honek eskaintzen dituen gauzez goza dezaten, bates ere Massó Museoaz. Alkateaz gain, Xosé Leal, Bueko udaletxeko kirol zinegotzia eta Iñaki Mikeo, ACTko gerentea, Eva Cuetos, Conservas Calvoko marketing arduraduna eta Diana Fernández, Naviera Navia ontzi-enpresako ordezkaria ere aurkezpen honetan izan dira. Hauetaz gain, Bueuko Arraun Taldeko lehendakariordea den Florentino Resille ere aurkezpenean izan da, leku berdinean San Miguel Ligako jardunaldia baina ordubete lehenago LGT ligako B taldeko traineruek jokatuko duten estropadaren nondik norakoak azaltzeko.

Itzuli