Albisteak 2017

BEREZIAK

01 Abu 2017

CaixaBank Koroaren Tourra Hondarribian dago

CaixaBank Koroaren Tourra Hondarribian dago

Eusko Label Ligako Garaikurra Getxotik joan da udalerri gipuzkoarrean geratzeko

Pasa den larunbatean Getxoko Estropaden XXXIX. Ikurriñaren lehiatzearekin Eusko Label Liga bere erdigunera iritsi zen. Era berean, CaixaBank Koroaren udarako bidaiak ere bere lehenengo erdialdeari amaiera eman dio. Behin Getxoko geldialdia amaitu ondoren, Hondarribiako Hondartza Polikiroldegian ezarriko da datorren abuztuaren 12ra arte.

CaixaBank Koroaren Tourrean parte hartzen duzuenok egutegiko azken estropada Eusko Label Ligaren Ontzitik ikusteko sarrera bikoitza eskuratzeko aukera izango duzue. Estropada horretan, gainera, lehiaketako garaileari CaixaBank Koroa emango zaio. Horrez gain, Patroirik Onenaren CaixaBank mailota lortzeko zozketan sartuko zara. Aurtengo mialota Magia Sportek, Eusko Label Ligaren Official Partnerrak, diseinatua da. Zozketa horietan parte hartu ahal izateko, hurbilen duzun CaixaBank Koroaren Tourreko puntura joan eta CaixaBank Koroarekin argazki bat atera beharko duzu. Ondoren, @actraineras twitter kontuari jarraitu eta zure argazkia, #TourCoronaCaixaBank hashtag-a gehituz, zure sare sozialera igo.

Ez galdu CaixaBank Koroarekin argazki ateratzeko aukera!

CaixaBank Koroaren Tourra

CaixaBank Koroa ondoren zehazten diren herrietan eta egunetan egongo da:

Ekainaren 26tik uztailaren 6ra Bilbo | CaixaBank-en egoitza (Gran Vía, 38)
Uztailaren 10etik uztailaren 17ra Donostia | CaixaBank-en egoitza (Churruca, 14)
Uztailaren 17tik uztailaren 23ra Santander | CaixaBank-en egoitza (Jesús de Monasterio, 19-21)
Uztailaren 24tik uztailaren 30era Getxo | Gobela Polikiroldegia (Luis López Oses, 3)
Abuztuaren 1etik abuztuaren 12ra Hondarribia | Hondartza Polikiroldegia (Foru Kalea)
Abuztuaren 13tik abuztuaren 20ra Zarautz
Abuztuaren 21etik abuztuaren 27ra Boiro
Abuztuaren 28tik irailaren 11ra Donostia
Irailaren 11tik irailaren 16ra Portugalete
 

Itzuli