ACT TV 2018
BEREZIAK
20 Abu 2018
CaixaBanken azkeneko luzea
Hau da XLI. Zarauzko Estropadek eta Zarauzko X. Ikurriñak eman dutena
Bi jardunaldi eta bandera bakarra jokoan asteburu honetan Eusko Label Liga eta Liga Euskotreneko traineruentzako. Larunbatean Urdaibai Avia izan zen ontzi azkarrena eta igandean Orio Babyauto, baina halere bandera GO fit Hondarribiarentzat izan zen Bou Bizkaiarekin galtzen zituen 8 segunduak irauli eta gero. Denboraldiko hirugarren bandera eraman zuen etxera Ama Guadalupekoak.
Liga Euskotrenen San Juan Iberdrolak bi jardunaldiak irabazita era ezin hobean itxi zuen denboraldia. Bosgarren Zarauzko Ikurriña jarraian eta bosgarren Euskotren Saria jarraian haientzako, denboraldi zoragarria osatuta.
Ez galdu CaixaBanken azkeneko luzea Zarautzen gertatuakoa berriz ere bizitzeko!