Albisteak 2012

LEHIAKETA

22 Abu 2012

CASTRO URDIALES, LIGAK AURTEN KANTABRIAN IZANGO DUEN AZKEN ESTROPADA

CASTRO URDIALES, LIGAK AURTEN KANTABRIAN IZANGO DUEN AZKEN ESTROPADA

Castrok eta Astillerok Kantabriako ontzi onena nor den dute jokoan.

Castrok San Miguel Liga-Mapfre Koroako 15. estropada puntuagarria hartuko du igandean. FLAVIOBRIGA XIV. BANDERA. Kantabriako azkena, eta 9. eta 10. sailkatuei oporrak emango dizkiena. Pizgarri asko Kantabriako ontzientzat, denek baitute zer lortu franko. Castrok eta Astillerok sailkapeneko zazpigarren postua lortu nahi dute, hori lortzearekin bat Kantabriako ontzi onenaren saria ere eskuratuko baitute. Zortzi puntu daude bi ontzien artean. Etxeko zaleen epelean aritzea ere ez da erronka makala.

 

Estropada abuztuaren 25ean jokatuko da, larunbatez, arratsaldeko 18:00tan hasita. Castro Urdialesko SDR arraun elkarteak antolatuko du estropada, eta hango udaletxeak babestu. Lau luze eta hiru ziaboga osatu beharko dituzte ontziek, 5.556 metrodenera, eta 22.500 euro banatuko dira diru saritan. Txanden banaketa San Miguel Ligako sailkapenaren arabera egingo da.

 

Gaur eguerdian egin da estropadaren aurkezpen ekitaldia, Castroko Udaletxean. Haraino bertaratu dira Castroko Alkatea Iván González jauna, Kirol Zinegotzia José Mari Lindo jauna eta Klubeko zuzendaria, Santiago Gutierrez jauna.

Itzuli