Albisteak 2014

BEREZIAK

28 Abe 2014

Datorren urterako, berri garrantzitsuak

Datorren urterako, berri garrantzitsuak

Gold Coasteraino joango da San Miguel Liga eta, aurten, beste tal bat gehituko da partehartzaileen zerrendara

Joan den 13an Orion egindako Batzarran, Elkartearentzat hainbat erabaki garrantzitsuak hartu ziren. Besteak beste, ACT eta ASRL -Australian Surf Rowers League- arteko akordoia aurrera eraman da. Elkarte australiar honek munduko surfboat txapelketa nagusia antolatzen du eta aurten San Miguel Liga zuzenean bizitzeko aukera izan du. Herrialde honetan, esan beharra dago, surfaz gain, surfboat kirol nagusietariko da. Kirolaren xarma nagusia, estropada eremua olatuz beterik egoten dela da eta lau arraunlariek eta patroiak lehia handia daukate olatuen aurka.

ACTko espedizoak, Pedro Anduezarekin buru, atzo Australiara iritsi zen eta gaur goizean, Bert Hunt, ASRL presidentearekin, bildu da akordoia ixteko. Horrela, ekainean, San Miguel Ligako traineruak Tuguneraino -Gold Coasten- joango dira, Australiako Surfboat Txapelketa dela eta. Bi jardunaldiak burutuko dira eta lehenengoa, San Miguel Ligarentzako puntuagarria izango ez dena, surfboateko ontziekin egingo da.

Aurten, hamairugarren edizioa dela eta, San Miguel Ligan 13 traineru parte hartuko dute “la Caixa” Koroaren bila. Erabaki hau Batzorde Teknikoari dagokio eta, hautagaia duenean, Batzar aurrean aurkeztuko beharko du. Hala ere, Eugenio Fernándezek, esan digu erabakia oso aurreratuta dagoela. “Joan den 14an, Pasaian egindako estropadan, traineru batek argi utzi zigun oso indartsu dabiltzala eta guk uste dugu borroka handia emango dutela datorren urteko edizio berrian”.

Ondo pasa eguna, inuzente! ;)

Itzuli