Albisteak 2015

BEREZIAK

19 Mar 2015

David Gonzálezek #MartxokoPlaylistaren erritmoa markatzen du

David Gonzálezek #MartxokoPlaylistaren erritmoa markatzen du

Samertolameu Rodman Groupeko arraunlariak indi eta rock doinuak bateratzen dituen zerrenda bat dakarkigu

Aurredenboraldia aurrera doa eta San Miguel Ligako denboraldi berria hasi bitarteko itxaronaldia arintzeko David Gonzálezek, Samertolameu Rodman Groupeko arraunlariak, #MartxokoPlaylista dakarkigu. Arraunlari galiziar honek Andoni Buxanek #OtsailekoPlaylistarekin utziriko lekukoa hartu du eta Ivan Ferreiro, Love of Lesbians kataluniarrak edota Vetusta Morla bezalako taldeen kantak bateratuz indi doinuak nagusi dituen zerrenda gustagarri bat osatu du. Bestalde indiaz aparte badaude beste hainbat estilotako kantak ere, eta rock munduko talde mitikoez baliatuz rock doinuak ere badira gaur eskuragarri daukagun zerrenda honetan AC/DC, Aerosmith eta Guns N´ Roses bezalako taldeekin. Nazioarteko rock-az aparte badira gertuagokoak ere, La Fuga talde kantabriarra adibidez.

Zerrenda hau era egokian amaitzearren ezin dira falta mundu guztiko irrati guztietan behin eta berriz entzungai diren kanta komertzial batzuk. Honen eredugarri dira, besteak beste, Ed Sheeran britaniarra eta Bruno Mars abeslari hawaiarra. Hau guztia bateratuz, entzulego zabal batentzat erakargarria den zerrenda bat osaten da.

 

#PlaylistDeMarzo:

1. Back in Black – AC/DC

2. Highway to Hell - AC/DC

3. Thunderstruck – AC/DC

4. Sweet Child O'Mine – Guns N´ Roses

5. November Rain – Guns N´ Roses

6. Crazy - Aerosmith

7. I Don't Want to Miss a Thing - Aerosmith

8. Anticiclon - Ivan Ferreiro / Leiva

9. Turnedo/ Ivan Ferreiro / Xoel Lopez

10. Diciembre – Vetusta Morla / Depedro

11. Saharabbey Road - Vetusta Morla

12. Toros en la Wii – Love of Lesbians

13. Club de Fans de John Boy - Love of Lesbians

14. Manifiesto Delirista - Love of Lesbians

15. Incendios de Nieve - Love of Lesbians

16. Pizzigatos - Love of Lesbians

17. Treasure – Bruno Mars

18. Valerie - Bruno Mars

19. Thinking out Loud - Ed Sheeran

20. Baja por Diversión - La Fuga

Itzuli