Albisteak 2017

BEREZIAK

13 Ira 2017

Dena erabakitzeko

Dena erabakitzeko

Udalerri bizkaitarrak jasoko ditu larunbat honetan 18.00etatik aurrera Eusko Label Ligako igoera playoff-a eta Bermeo Hiriko XXXV. Bandera

Asteburu honetan Eusko Label Ligako denboraldi honi amaiera emango zaio eta gauza asko daude oraindik erabakitzeko, eta ez CaixaBank Koroarengatiko lehian bakarrik. Larunbateko arraun hitzordua 18.00etan hasiko da Eusko Label Ligako igoera playoff-eko lehen jardunaldiarekin, non Ares, S.D. Samertolameu, C.R. Puebla, Donostiarra eta Santurtzi Iberdrolak arraunaren maila gorenean postu baten bila arituko diren. Hauen ondoren, Eusko Label Ligako lehen zortzi sailkatuek Bermeo Hiriko XXXV. Bandera lehiatuko duten. Ondarroa Cikautxo, Tirán Pereira, San Juan Sumelec eta Zierbena Bahías de Bizkaia izango dira lehen txandan; eta Kaiku Producha, Orio Babyauto, Hondarribia eta Urdaibai Avia bigarrenean.

Honela, denboraldiko azkenaurreko jardunaldiaren aurkezpen saioa ospatu da gaur goizean Bermeoko Arrantzale Museoan, eta bertan izan dira Idurre Bideguren, Bermeoko alkatesa; Irune Ormaetxea, Bermeoko Udaleko kirol zinegotzia; eta Agustín Aramburu, Urdaibai Aviako presidentea.

Estropadaren Dossier-a
 

Itzuli