ACT TV 2016
BEREZIAK
12 Uzt 2016
Emozio handiko bi jaurdunaldi
Euskotren Ligako zortzi ontziek estreinuzko asteburua izan zuten hiru sailkatze postuetako bat lortzeko lehian
Emozio handiko asteburu bat bizi izan du Euskotren Ligak. Emozio horiek talde batzuei loriara eraman izan zuten, beste talde batzuek ordea, loria laztantzea bakarrik lortu zuten. Bi bandera jarri izan ziren jokoan. Lehen puntuak. Baina denaren gainetik, ligan sailkatzeko hiru postu jarri ziren jokoan, Euskotren Ligan arraun egiteko ametsaren hiru txartel. Gaurkoan, aurreko asteburuan jokatutako estropaden beste aurpegia erakutsiko dizuegu. Bertan, Hibaika jamones Ancinek, Orio Babyautok eta Cabok, Euskotren Ligako zortzigarren edizioa izango den urtean, San Juan Iberdrolarekin bogan aritzeko postuak lortu zituzten.