Albisteak 2017

BEREZIAK

11 Mai 2017

Endika Alberdik jartzen dio erritmoa maiatzari

Endika Alberdik jartzen dio erritmoa maiatzari

Orio Babyautoko arraunlariak rock kantuz beteriko zerrenda bat prestatu du

Maiatza iristearekin bat playlist berri bat gehitu behar diogu ACTko Spotify kontuari, non Eusko Label Ligako arraunlarien kanta gogokoenak biltzen ditugun. Endika Alberdi, Orio Babyautoko arraunlariaren eskutik rock kantuek pisu handia daukaten zerrenda bat aurkezten dizuegu.

Ama, Ama, Ama y Ensancha el Alma (Extremoduro), Rojitas las Orejas (Fito y Fitipaldis), Bahía de Pasaia (Barricada) edota Izarren Hautsa (Ken Zazpi) bezalako kantuek daukate maiatzeko playlist honetan pisu handiena. Endikak zerrenda honetan La Polla Records talde arabarraren Txus, Johnny, Salve eta Ellos Dicen Mierda kantuak sartu ditu, arraunlari hau Evaristo buru duen taldearen jarraitzailea dela argi utziz. Azkenik, arraunarekin erlazio zuzena daukaten bi kantu aurki ditzakegu. Alde batetik, Benito Lertxundi oriotarraren Mirotzak kanta eta bestetik, Regatas en San Sebastián.

Itzuli