Albisteak

LEHIAKETA

15 Aza 2021

Entrenatzen berriz ere!

Entrenatzen berriz ere!

Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako taldeak hasi dira entrenatzen berriz ere, 2022ko denboraldia prestatze aldera

Orain ia bi hilabete agurtu genuen 2021eko arraun denboraldia Portugalete uretan, eta dagoeneko Eusko Label Ligako zein Euskotren Ligako hainbat talde entrenatzen hasi dira. Taldeek dituzten aurpegi berriak ezagutu, eta 2022ko denboraldiko entrenduekin hasi dira. 

Oraindik hilabete asko dituzte aurretik Eusko Label Liga eta Euskotren Ligari hasiera emateko, baina taldeek ez dute denborarik galdu nahi, eta euren prestakuntzekin hasi dira. Hilabete luzeak izango dituzte aurretik ahalik eta ongien heltzeko denboraldi hasierara. Horretarako, entrendu ugari izango dituzte, gimnasio-saio ugari, traineruetako saioak eta neguko jaitsierak.   
 

Itzuli