ACT TV 2018
BEREZIAK
13 Uzt 2018
Estreinuko bandera ACTn
XI Bandera Donostiarra Kaiarriba-Amenabar aurkeztu da goizean Bokado Jatetxean
Donostiarra gorengo mailan da lehen aldiz aurten, eta estreinekoz antolatuko du XI Bandera Donostiarra Kaiarriba-Amenabar Bandera ACTn. Iaz arte Traineru Kluben Elkarteak Telefonica Bandera, Eusko Label Bandera edota Giroa Veolia Bandera antolatu izan du Donostian, baina orain Gipuzkoako hiriburuko klubak hartu du lekukoa.
Arraunean arituko diren lehenengo ontziak Liga Euskotrenekoak izango dira. 18:00etan abiatuko dira Kontxako Badiatik, 2 luze eta ziaboga bakarra izango duen estropadan. Ondoren, Eusko Label Ligako ontzien txanda izango da, 3 txandatan banatuta, 4 luze eta 3 ziabogko ibilbidea bete beharko dute. Ekitaldiak Pasealeku Berrian izango du Fan Zonea, eta estropada bukatu berritan ikuskizun berezia izango da bertan, colla de Castellers de Vilafranca del Penedesekoek emankizuna eskainiko baitute.
Orain arte Bandera Donostiarra Kairriba-Amenabar ARC1en jokatu izan da. Kaiku Produchak dauka marka onena 19’36”34ko denborarekin, lehen edizioan egindakoa, 2008an. Ordutik, Getaria izan da Bandera gehien irabazi duen kluba, 3 alditan astinduta. Iaz etxekoentzat izan zen garaipena.
Goizean Bokadon egindako aurkezpenean Alberto Lopez, Donostiarra Kaiarriba-Amenabar klubeko Presidentea; Martin Ibabe, Donostiako Udaleko Kirol zinegotzia eta Jose Manuel Amantegui Amenabar-Promocioneseko Zuzendari Nagusia. Bertan izan dira ere, Iñigo Aristegui gizon eta emakumeentzako irabazleen sarien egilea eta Peña Portaletasetik Ane Eskisabelek eta Patxi Vicuñak aurrekalari onenaren saria aurkeztu dute.