Albisteak 2017

BEREZIAK

07 Eka 2017

"Estropada bakoitzean dena ematea da gure asmoa"

"Estropada bakoitzean dena ematea da gure asmoa"

Agustín Fernández, Areseko entrenatzaileak, denboraldi honetarako bere taldeak jasan duen exigentzia aldaketa azaldu digu

Aurredenboraldia aurrera doa, eta lehenengo estropada gero eta gertuago dago. Orain arte Eusko Label Ligako 9 entrenatzaileren analisia jaso dugu eta gaur hamargarrena dakarkigu. Agustín Fernández, Areseko ontzia lurrean zein uretan gidatzeko harduraduna da, bere entrenatzaile lana patroi postuarekin uztartzen baitu.

Aurreko urtean igoera lortu ondoren, argi dauka sailkapenaren azken postuettik ihes egitea izango dela talde coruñarraren betebeharra, baina inork ez dezala pentsa Ares bisitan datorrela txapelketara, joan den urteko denboraldian argi erakutsi baitzuen ezusteko bat baina gehiago emateko kapaz dela, eta entrenatzaile galiziarraren hitzetan, “estropada bakoitzean dena ematea da” taldearen asmoa. Sailkapenaren goikaldeari dagokionez, Fernández-ek, ea “Orio Babyauto goiko bi talde hundien artean burua sartzeko kapaz den” planteatzen du.
 

Itzuli