Albisteak 2013

LEHIAKETA

27 Eka 2013

ESTROPADA KLASIKOA ATE JOKA DATOR: AMBILAMP BANDERA ETA PORTUGALETEKO ITSAS ADARRA

ESTROPADA KLASIKOA ATE JOKA DATOR: AMBILAMP BANDERA ETA PORTUGALETEKO ITSAS ADARRA

Kantauri Itsasoko itsas adar ezagunenak San Miguel Ligako 3. estropada hartuko du, Kaikuk antolatuta

Ekaineko azken igandean San Miguel Ligako karabana toki magiko batera mugituko da, plaza klasikoetan klasikoena: Portugaleteko itsas adarra. Han jokatuko da Ambilamp Banderako VI. Ekitaldia, Kaiku arraun elkarteak antolatuta. Sestaoko Udaletxean egin da, hain zuzen ere, aurkezpen ekitaldia, eguerdian, eta hara bertaratu dira herriko alkatea, Josu Bergara Jauna, eta Kaiku arraun taldeko presidentea, Jose Manuel Monje Jauna.

Estropada hurrengo igandean, ekainaren 29an jokatuko da, eguerdian, eta 22.500 euro banatuko dira diru saritan. Ontziek hiru itsas miliako distantzia osatu beharko dute, 5.556 metro, erdia itsas adarrean, eta beste erdia itsaso zabalean. Txandak bezperan Laredon jokatutako la Caixa Banderako sailkapenaren arabera erabakiko dira. Hitzordu berezia da Kaiku Ambilamp etxeko ontziarentzat. Sestaokoak Ligako lidergoa lortzea dute helburu, “la Caixa” Koroa eskuratzeko bidean. Aintzat hartzeko modukoa da Kaikuk Koroa jabetzan lortzeko aukera duela, Liga hirugarrenez jarraian irabazteko aukera baitu denboraldi honetan. Urdaibai Umpro Aviak ere jabetzan lor dezake Koroa, bosgarrenez irabazi baitezake San Miguel Liga aurten. Bietako batek lortuko balu, lehen aldia litzateke halakorik gertatzen dela, ACT elkartearen historian.

Itzuli