Albisteak 2013

LEHIAKETA

13 Abu 2013

ESTROPADEN ESTROPADA IRITSI DA, ZARAUZKO IKURRINA: TITULUAK ETA EMOZIOA MUGARIK GABE

ESTROPADEN ESTROPADA IRITSI DA, ZARAUZKO IKURRINA: TITULUAK ETA EMOZIOA MUGARIK GABE ESTROPADEN ESTROPADA IRITSI DA, ZARAUZKO IKURRINA: TITULUAK ETA EMOZIOA MUGARIK GABE

Jardunaldi bikoitza jokatuko da larunbat eta igandean; Zumaia Salegi Jatetxea Itziar Euskotren Liga irabaztetik gertu dago, baina San Miguel Ligan dena dago erabakitzeko oraindik.

Zarautz, abuztuaren 13a – Zarautz beti izan da arraun borroka ikusgarrien kokagune. San Miguel Ligako estropada garrantzitsuenetakoa da, garrantzitsuena ez bada, eta egutegian daukan tokiak borroka itzela eragiten du ontzi ezberdinen artean. Guzti hori, itsas ertzean milaka zale begira direla. Zarautz parerik gabeko plaza da ACTrentzat, eta elkarteak bertako Udalaren lana eskertu nahi du, beste urtebete zeta garai ekonomiko zail hauetan berriro jardunaldi bikoitza babestu eta 40.000 euro bideratuko dituelako sarietara.

 

Gaur eguerdian egin da ZARAUZKO XXXVI. ESTROPADAK probaren aurkezpen ekitaldia Talaiberri Txakolindegian. Han izan dira Zarauzko alkatea, Juan Luis Illarramendi Jauna, Tursimoko zinegotzia Karmele Alberdi, Jon Artola, Zarautz Arraun Elkarteko presidentea eta ACT elkarteko presidentea, Pedro Andueza Jauna. Ekitaldian San Miguel Ligako liderrari, Kaiku Ambilampi, Rosario Florez (1912-2005) eskultorearen obra bat eman diote, San Miguel Ligako liderra dela iritsiko baitaZ arauzko estropadara. Madrilgo eskultoreak izen handia lortu zuen euskal eskulturak egiten, besteak beste arrantzaleenak. Kaiku Ambilampeko ordezkariak “Pescador con sueste”, ‘Arrantzalea txapelarekin’ izeneko obra bat jaso du. Obra orijinalak izen hori dauka, baina 2011z geroztik obra orijinalaren kopia bat ematen da. Obra hori egileak berak eman zion Zarauzko Udalari.

 

Kirol arloari dagokionez, arreta berezia jarri behar zaio Euskotren Ligari, ligako 5. ekitaldia igande honetan bertan bukatuko baita, Zarauzko estropadetako bigarren jardunaldiarekin. Zumaia Salegi Jatetxea Itziar ontziak esku-eskura du txapela, San Juan Iberdrola bost puntura baita. Matematikoki, pasaitarrek aukera dute oraindik, baina ezinezkoa den zerbait gertatu behar litzateke Nagore Osoro patroiak gidatutako emakumeek lehen aldiz titulua irabaz ez dezaten.

 

San Miguel Liga – la Caixa Koroari dagokionez, aldiz, San Pedroko estropadak, pasa den igandean, inork gutxik espero zuen egoera parekatua utzi du. Kaiku Ambilampek Hondarribian Ligari kolpea eman ziola zirudien, Orio Babyauto bederatzi puntura utzita, baina igandean mendekua hartu zuten horiek, eta estropada irabazteaz gain, lau puntutan utzi dute bizkaitarren aldea. Adi, era berean, Urdaibai Umpro Aviari, oharkabean zortzi puntura kokatu baitira. Ezin ahaztu, bestalde, Zumaia eta Castreñaren arteko borroka. Gipuzkoarrek puntu batean handitu dute Kantabriakoekiko zuten aldea, asteburuan. Puntu bakarra da, baina bere garrantzia izan dezake, nork maila galdu, eta nork play-offa jokatu erabakitzerako orduan. Adi, azkenik, Zarauzko estropada eremu bereziari. Itsaso zabalean jokatuko da, eta olatuek liga bat erabaki dezakete alde batera edo bestera.

Itzuli