Albisteak 2017

ELKARTEA

20 Mai 2017

Eusko Label Liga uztailaren 1ean hasiko da Bilbon

Eusko Label Liga uztailaren 1ean hasiko da Bilbon

ACTko bazkideak Ondarroan bildu dira gaur goizean denboraldia hasi bitarteko azkeneko Batzarrean

Ondarroa izan da aukeratutako lekua txapelketaren hamabostgarren edizioa hasi baino lehen ACTko Batzarra ospatzeko. Aurtengo Eusko Label Liga, behin behinekoz, Bilbon hasiko da datorren uztailaren 1ean, kanpoko estropada mantentzeko negoziaketak aurrera ez egin ondoren. Eusko Jaurlaritzako Turismo sailaren bitartez etorri den estropada honen bitartez, azkenengo lau urteetan gure traineruak Bartzelona, Malaga, eta Sevilla bezalako tokietan arraun egiteko aukera izan dute, kultura eta euskal gastronomiaren esentziaz gozatzeko aukera izatearekin batera.

Edozein kasutan, ACTtik lanean jarraituko da irekitze estropada hau berriro ere antolatzeko eta txapelketaren expansio estrategiarekin jarraitzeko. Beste gauza batzuen artea, aspektu ekonomiko eta administratiboen inguruan errepaso bat egiteko aprobetxatu da. Bestalde, ACT eta AESPADen artean elkarkarlan hitzarmen bat eratzeko martxan diren elkarrizketen berri.

Behin Batzarra amaitutakoan, bazkide guztiak bazkaltzera joan dira udalerri bizkaiarrean, non Borja Rodrigo, ACTko Presidenteak, klub guztiei zorterik onena opa dien CaixaBank Koroaren lehian.

Itzuli