Albisteak 2017

BEREZIAK

12 Uzt 2017

Eusko Label Ligaren ahotsa

Eusko Label Ligaren ahotsa

Iñigo Asensio, estropadetako speaker-a da aste honetako ‘Eusko Label Liga Barnetik’ sekzioko protagonista

Beste aste batez, Eusko Label Ligako estropada eta taldeen inguruan dauden aspektuak ezagutaraztera ematen dituen sekzioa hemen da. Baliteke gure aste honetako protagonista inoiz ikusi ez izana, baina ziur bere ahotsa ezagutzeo gai zarela behin edo behin estropadaren batera gerturatu bazara. Iñigo Asensiotaz ari gara, Eusko Label Ligako speaker-az, zeini aste honetako ‘Eusko Label Liga Barnetik’ sekzioko bideoa eskeini nahi diogun.

Eusko Label Ligaren edizio asko daramatza jada Asensiok eta era perfektuan dominatzen ditu estropadaren une bakoitzean eraman behar dituen tonua, erritmoa eta intentsitatea. Aurten gainera, lehenengo aldiz, Eusko Label Ligaren Galako aurkezle izan zen, pasa den ekainaren 10ean Donostiako Kursaalean ospatu zen ekitaldian.
 

Itzuli