Albisteak 2013

LEHIAKETA

17 Uzt 2013

FESTA HORIA ORION IGANDEAN; XXIII. ORIOKO ESTROPADAK - ORIO KANPINA BANDERA

FESTA HORIA ORION IGANDEAN; XXIII. ORIOKO ESTROPADAK - ORIO KANPINA BANDERA FESTA HORIA ORION IGANDEAN; XXIII. ORIOKO ESTROPADAK - ORIO KANPINA BANDERA

Etxeko kluba olatuaren aparrean iritsiko da bere herriko estropadara, San Miguel Ligako lidergoa lortzeko erronkarekin

San Miguel Liga – la Caixa Koroa lan erdiak betetzear da. Igande honetan ligako 9. estropada puntuagarria jokatuko da Orion: XXIII. Orioko Estropadak - Orio Kanpina Bandera. Estropadaren aurkezpena Orioko Kanpinean egin da eguerdian, eta hara bertaratu dira Ibon Huegun Jauna, Orio arraun elkarteko presidentea, eta Orioko alkatea, Beñat Solaberrieta Jauna. Aurkezpena Orioko Kanpineko bungalow berrien aurrean egin da, orain gutxi erabiltzaileen zerbitzura prestatutako bungalow-ak, hain zuzen ere. Aurkezpenean parte hartu duten kideek Urbaser babeslearen laguntza eskertu dute.

 

Estropada San Miguel Ligako 3. estropada puntuagarriarekin hasiko da, eguerdian. Momentuz, Zumaia Salegi Jatetxea Itziar taldea da nagusi, jokatutako bi estropadak nagusitasun handiz irabazi baititu. Emakumezkoen estropada bi luze eta ziaboga bakarrera jokatuko da, eta Zumaiak alboan izango ditu Hibaika Jamones Ancin, Orio Babyauto eta San Juan Iberdrola.

Emakumezkoek euren jarduna bukatuta hasiko da gizonezkoen proba, pizgarri erakargarriarekin: Orio Babyautok San Miguel Ligako lidergoa lortzeko duen aukera. Gaur-gaurkoz Kaiku Ambilamp da liderra, 71 punturekin, oriotarrak baino bi puntu gehiago. Horiak, ordea, sasoi puntu ezin hobean iritsiko dira estropadara, Pedreñako proba irabazi eta pasa den denboraldian ARC mailan sufritutako guztia ahaztuta. Txanden zozketa bezperan Pasai Donibanen jokatutako estropadako sailkapenaren arabera erabakiko da.

Itzuli