Albisteak 2016

BEREZIAK

16 Ira 2016

Garailearen pronostikoa

Garailearen pronostikoa

Unai Lizarralde 9 emaitza asmatuta Molaberen Pronostikoaren garailea bihurtu da eta XLVI GP - XLII El Corte Ingles Banderaren zein igoera faseko sailkatuen kinielarekin ausartzen da

Bederatzi izan dira El Chimbo, La Niña, El Árbol eta Leroux txikorien eskutik datorren Pronostikoaren partaideak, baina batek bakarrik gainontzekoak gainditzeko gai izan da. Orio Babyautoren arraunlariak, Unai Lizarraldek, San Miguel Ligako eta Euskotren Ligako Zarauzko XXXIX. Estropaden kinielaren bitartez 9 emaitza asmatu zituen, gainditzeko oso zaila den marka hain zuzen. Hala ere, marka hori gainditzeko gogoarekin geratu da eta San Miguel Ligako azkeneko jardunaldiaren pronostikoarekin ausartuko da.

Lortuko ahal du Unaik 9 asmatutako emaitzak gainditzea?

Itzuli