Albisteak 2017

BEREZIAK

25 Urt 2017

"Gazteria sartzea lortu dugu eta hori da etorkizuna"

"Gazteria sartzea lortu dugu eta hori da etorkizuna"

ACTko buru bezala bost urte igaro ondoren Pedro Anduezak bere postua utziko du Oiartzunen ospatuko den Batzarrean

Urrun geratzen da jada Pedro Anduezak ACTko "arraun luzea" hartu zuen 2002ko ekaiaren 1 hura. Ordundik arraunaren txapelketa gorenak milaka miliatan zehar nabigatu du. "ACTn sartu nintzenean egin nuen lehen gauza zein saltsatan sartu nintzen pentsatzea izan zen... Baina oso atsegina izan da, bere gauza on eta txarrekin" dio Pedro Anduezak, ACTko agintariak. Anduezak, Oiartzunen larunbat honetan ospatuko den Batzarrean utziko du bere kargua bost denboraldiren ondoren. "Txapelketa kanpora eramatearen  esperientziarekin geratzen naiz. Egin dugunean, Bartzelona, Malaga edota Sevillan, beti beso-zabalik hartu gaituzte eta esperientzia sinistezin bat izan da".

Bere agurraren arrazoien inguruan, Anduezak ez du ezkutatzen urte hauetan zehar eduki duen karguak eragiten duen nekea. "Hau frontoi batekin alderatu daiteke, gauzak ondo doazenean hitz onak jasotzen dituzu baina gauzak okertzen direnean pilotakada txarrak jasotzeko prest egon behar duzu", dio gipuzkoarrak. "Esperientzia ona izan da eta berriz ere errepikatuko nuke ", adierazten du. ACTren etorkizunari dagokionez, Elkarteko agintariak argi dauka. "ACTk goranzko ibilbidea darama eta dinamika berdinarekin jarraitzea izan behar du helburua. Gazteriarenganako aldaketaren bidean gaude, jende gaztea tradizioz beteriko kirol honetan sartzea lortu dugu eta hori da etorkizuna", azaltzen du Anduezak.

Larunbateko batzarrean aukeratuko den bere ondorengoari gomendio bat ematekotan zera esango lioke: "bidea ez da erraza izango, baina argi eduki behar du aukeraz eta gauza onez beterik egongo dela. Orotariko iritzi guztiak ulertu beharko dituela jakitea da garrantzitsuena, guztion iritziak errespetatuz".

Bost urtez Elkartearen norabidea eta noranzkoa seinalatzeko arduraduna agurtzeko momentua da, non karguari moldatzen jakin duen eta bidean agertu zaion guztiari aurren egiten jakin duen, Elkartea gaur egun dena bihurtzera lagunduz.

Laster arte Pedro!

Itzuli