Albisteak 2014

LEHIAKETA

22 Uzt 2014

Getxok San Miguel Ligan errepikatzen du

Getxok San Miguel Ligan errepikatzen du

Gaur goizean ospatu da, larunbatean 18.00etan, Getxoko Estropaden XXXVI. Ikurriña – J.A. Agirre Lehendakariaren X. Omenaldiaren aurkezpena 

Larunbat honetan Getxoko udalerri bizkaitarra izango da arraunez beteriko jardunaldia jasotzeko arduraduna, eta bertan izango dira momentuko ontzirik hoberenak Getxoko Estropaden XXXVI. Ikurriña – J.A. Agirre Lehendakariaren X. Omenaldia lehiatzeko. Euskotren Ligako lau traineruak ere han izango dira dagokien bostgarren jardunaldiari izena ematen dion VI Getxoko Ikurriña lehiatzeko 18.00etan. Jarraian, San Miguel Ligak bere zortzigarren jardunaldia jokatuko du, lehenengoa Bizkaiako uretan. Emakumezkoen lehiaketaren aurretik ARC 2ko estropada izango da ikusgai toki berean.

San Miguel Ligako 12 taldeek Getxoko Portu Zaharraren kanpoaldean kokaturiko lau luze eta hiru ziaboga dituen hiru miliako ibilbide batean lehiatuko dira. Larunbatetan jokaturiko jardunaldi guztietan bezala, txanden eraketa San Miguel Ligaren sailkapen nagusia jarraituz egingo da. Beraz, Urdaibai Avia, Pedreña, San Pedro Ecolmare eta Astillero izango dira lehenengo txandan; bigarrenean, Portugalete Eulen, Zierbena Bahías de Bizkaia, Cabo eta San Juan Iberdrola lehiatuko dira; eta ohorezko txandan, Tiran Pereira, Kaiku Ambilamp, Hondarribia Orsa eta Orio Babyautok egingo dute arraun.

Aurkezpenean izan dira Imanol Landa, Getxoko alkatea; Álvaro González, Getxoko Udaletxeko Kirol zinegotzia; eta ACTko presidentea, Pedro Andueza. Hirurek garrantzia eman nahi izan diote Getxoko estropada hau San Miguel Ligako egutegian finkatuta egoteari, eta arraunaren zaleentzat oso zita erakargarria dela diote. Gainera, jendea animatu nahi izan dute bertara gerturatzea arraunez beteriko egunaz gozatzera.

Euskotren Ligan Getxoko VII Ikurriña

Bestalde,Euskotren Ligarako sailkatutako lau traineruak Getxoko VI Ikurriña etxera eramateko lehiatuko dira, ligako bostgarren jardunaldiari dagokiona. Bertan, San juan Iberdrola, Hibaika Jamones Ancin, Zumaia eta Samertolameu izango dira eta bi luze eta ziaboga bati aurre egingo diote milia bat eta erdiko ibilbidea egiteko.

Itzuli