ACT TV 2018

BEREZIAK

17 Uzt 2018

Goi-goian nabigatzen

Goi-goian nabigatzen

Toni Bach, Castellers de Vilafrancako cap de colla, da Eusko Label Liga Por Dentro ataleko protagonista

Aurreko larunbatean ezohiko irudia ikusi ahal izan genuen Donostiako Pasealeku Berrian. Izan ere, Castellers de Vilafrancaren eskutik giza dorreekin gozatu ahal izan genuen bertatik bertara. Haien artean Toni Bach zegoen, cap de colla (taldeko arduraduna), Eusko Label Ligako Fan Zonean bizi izan genuen abenturako erantzuleetako bat. 

Bachentzat ez da berria arraunaren mundua. Kirol hau biziki disfrutatzen duen pertsona da, Lloret de Marren aritzen baita arraunean. Esan digun bezala, traineruen munduko maitalea da eta 'verds'-ei gure kirolaren baloreak irakasten saiatzen da. Horregatik eraman nahi izan zuen bere taldea traineru estropadetako gorengo mailako txapelketa gertutik bizitzera, eta bide batez, arraun zaleei bere beste pasioa ezagutaratzeko: Castellsak. 

Ez galdu Eusko Label Liga por Dentro ataleko istorio berri hau!

Itzuli