ACT TV 2023

BEREZIAK

27 Abu 2023

Gorka Aranberri, CaixaBank Patroirik onena

Gorka Aranberri, CaixaBank Patroirik onena Gorka Aranberri, CaixaBank Patroirik onena

Bermeo Urdaibaiko patroiak irabazi du CaixaBank patroi onenaren saria, 138 punturekin.

Abuztuko azken asteburuaren ondoren, Eusko Label Liga lehen zortzi sailkatuekin geratuko da. Horregatik, eta patroi guztiek aukera berdinak izan ditzaten, CaixaBank Patroi Onenaren sailkapenaren puntuazioak ere igande honetan amaitu dira. Asteburua baino lehen Gorka Aranberrik abantaila handia zuen, eta azkenean berarentzat izan da denboraldi honetako saria.

Bermeo Urdaibaiko patroiak lehiaketan urte asko daramatzan arren, sari hau irabazten duen lehen aldia da, eta horregatik "oso pozik" dago. Era berean, "patroiei ematen zaien sari abada ere, denok dakigu taldeko sari bat dela, eta horregatik, saria talde osoarentzat izango da. Oraindik ez dakigu afari bat edo elkarbanatu, baina argi daukat disfrutatzeko momentu bat izango dela", esan du zarauztarrak.
 

Itzuli