Albisteak 2015

BEREZIAK

11 Mai 2015

Gurutze Gorriak omenaldia egin dio ACT-ri

Gurutze Gorriak omenaldia egin dio ACT-ri

Nazioarteko erakundeak gaur goizean Bilbon Traineru Kluben Elkartea saritu du euren arteko gertuko lankidetzagatik

Gaur goizean Txabarri Jauregian, Bilboko erdialdean kokatua, Gurutze Gorriak eurekin lankidetzan dabiltzan erakunde desberdinek egindako lana saritzeko ekitaldia ospatu da. Nabarmendutako erakundeen artean ACT egon da, eta Txemanu Ortiz, ACTko Zuzendaritza Batzordeko kideak, jaso du erakunde honek emandako oroitzapenezko plaka.

ACTk eta Gurutze Gorriak urtean zehar ekitaldi desberdinetan lankidetzal ibiltzen dira. Gainera, gero eta ohikoagoa da erakunde honetako kideak San Miguel Liga eta Euskotren Ligako estropadetan ikustea. ACTtik sari hau eskertu nahi dugu eta datorren urteetan Gurutze Gorriarekin daukagun lankidetzak jarraitzea espero dugu. 

Itzuli