Albisteak 2013

ELKARRIZKETAK

14 Abu 2013

HASIERAN HELBURUA MAILARI EUSTEA ZEN, ETA LORTU IZANAK PRESIOAREN ZAMA KENDU DIGU GAINETIK

HASIERAN HELBURUA MAILARI EUSTEA ZEN, ETA LORTU IZANAK PRESIOAREN ZAMA KENDU DIGU GAINETIK

Raul GarcIa, Astilleroko arraunlaria

Astilleroko arraunlari beteranoetakoa da, iritzia emateko jakintza duena (El Astillero, 31 urte). Jaitsiera postuak urrundu dituzte behin-betiko, baina orain inoren eremuan daude, 9. postuan. Halere, estropada onak egiten saiatuko direla dio, “2. txandako ontziengandik gertu, agian gure benetako lekua hori delako”. Ez du ahazten, ordea, maiatza eta ekainean ze panorama zegoen klubean, honakoa esanteraino: “9. postua ez da txarra”.

 

Denboraldiko bi heren jokatu dira, eta 9. postuan zaudete. Zein da zure balantzea?

Sentsazioa ona da, eta balantzea ere bai. Pozik gaude. Egia da sailkapenari begiratzen badiozu, ez dela erraza arraunlariok pentsatzen duguna pentsatzea, baina tira. Hasierako helburua jaitsiera postuetatik nola edo hala ihes egite azen, eta lehiaketako lehen hilabetean ahalegin handia egin genuen hori lortzeko. Behin lortuta, erronka 2. txandako ontziengana hurbiltze azen, Pasaiako bi ontziak, Tiran Pereira, Portugalete Eulen… Neguan aldaketa asko egon ziren klubean, arraunlari beteranoa keta gazte-gazteak geratu ginen, eta bazegoen halako ziurgabetasuna. Orain salbu gaudela, balantzea ona da.

 

Maila galtzeko beldur hori benetakoa al zen?

Badaezpada okerrenean pentsatu behar duzu. Ez genekien ziur traineruak ze errendimendu emango zuen hainbeste aldaketarekin. Edozein despiste, akats pare bat eta egoera asko zailduko litzateke. Mailari eusteko erronkan zentratu ginen buru-belarri, eta ondoren, 2. txandako ontziengana hurbiltzeko helburu hori urrun samar geratu zaigu.

 

Ia ezinezko duzue 8. postua, 18 puntura, eta hiru astetan, San Miguel Liga bukatu egingo da zuentzat. Ze animorekin prestatuko dituzue azken sei estropada horiek?

Beheko taldeen presio hori ez edukitzea eskertu egiten da arraun egiterakoan. Egia da 18 puntu buelta eman ezin den zulo adela, baina asmoa estropada solteetan postu onak lortzea da. Jendearen aurrean gure tokia bigarren txanda zela erakutsi. Larunabetetan gure erronka lehen txanda nagusitasunez irabaztea da, igandean bigarrenean arraun egin eta guretzat, gure mailakoak diren ontziekin lehiatzeko.

 

Estropada batzuetan bigarren txanda horretan aritzen diren ontzien pare edo hobeto aritu zarete.

Bai, eta ez da gutxi. Zumaian denboraldiko estropadarik onena egin genuen. Aintzat hartu behar da, gainera, aurkariak baino baldintza kaskarragoetan ari garela, ontzi zaharrean uretaratzen baikara. Beste traineru guztiak berriak dira.

 

Kantabriako hiru ontzi zarete San Miguel Ligan, eta Astillero da hiruretan onena. Kantabriakoa kez diren zaleentzat, lehia garrantzitsua al d ahori zuentzat?

Bai, bai, oso garrantzitsua. Guk bagenekien Pedreñak eta Castreñak baino talde hobexeagoa genuela, baina uste hori itsasoan baieztatu behar da gero. Aurkaritza zuzena dugu hiruron artean. Pedreñak lanak eman dizkigu estropada batzuetan, baina orokorrean beste bi bizilagunak baino koska bat gorago ibili garela esan dezakegu.

 

Dagoeneko 10 urte daramatzazu klubean, eta denetarik ezagutu duzu. Orain egoera hain samurra ez dela, zer moduz daude zaleak?

Hemen beste toki guztietan pasatzen dena pasa da: goian zaudenean, jende asko hurbiltzen da, eta behean zaudenean, ba gutxitu. Ez gara orain zaleekin kexatzen hasiko, baina bai dirua jartzen duten babesleekin, erakunde publikoekin… gero eta gutxiago laguntzen digute, egoera gero eta zailagoa da, eta horregatik, alor guztien parte hartzea eskatzen dut.

 

Iritzi horrekin, nola ikusten duzu Astilleroren etorkizuna?

Bere denbora beharko da ontzi on bat osatzeko, baina lehengaia badugula uste dut. Ontziko batez besteko adina oso baxua da, ligako baxuenetakoa, eta jubenil mailatik ACTn arraun egitera pasa diren 7-8 mutil ditugu. Gaia badute, baina zaildu gabe daude. Lana zuzen eta artez egiten badugu, 2-3 urtetan gorago egongo garela uste dut.

Itzuli