Albisteak 2017

BEREZIAK

13 Ots 2017

Hondarribia eta Cabo, nagusiak

Hondarribia eta Cabo, nagusiak

Emakumezkoetan, Hibaika Jamones Ancínek garaipena lortu zuen Oria ibaian, eta Cabok gauza bera egin zuen bere estropadan

Larunbatean egun handia izan zen Orioko herrian. Bertan, neguko zita garrantzitsuenetarikoa jokoan jarri zen eta 78 ontziak bertaratu ziren. Hondarribiko ‘Ama Guadalupekoa’k erakutsi zuen berriz ere bere nagusitasuna, marka guztiak txikitzen eta 19’18”40 denborarekin Babyauto Ikurriña etxera eramaten. Bere atzetik, etxeko traineruak, Orio Babyautok, 14 segundoetara, eta Urdaibai Avia, ordea, 16 segundu galduaz. Kaiku Produchak laugarren postua lortu zuen 22 segundoetara eta ‘Libia’k minutu erdira. CaixaBank Koroaren hautagaiekin bukatzeko, Ondarroak 45 segundu galdu zituen eta San Juan Iberdrolak, azkenik, 55 segundu.

Emakumezkoetan, bestalde, Hibaika Jamones Ancínek irabazi zuen estropadak 14’17”34 denborarekin. Baina Euskotren Ligako garaileak oso hurbil geratu ziren, lau hamarretara hain zuzen ere. Hirugarren postua Orio Babyautorentzat izan zen, 11 segunduetara ‘Madalen’ekiko. Madalengo arraunlariek, doluxingola eraman zuten Sabino Etxabegurenen memorian eta, estropada bukatu ostean, omenalditxo bat egin zioten traineruek

Cabo, etxean garaile

Bestalde, garaipena Caborentzat bere uretan jokatutako erlojupekoan.  Denbora 20’37”48 gelditu zuen eta Mecoseri 20 segundu sartu zizikion helmugan. Hirugarren postua Samertolameurentzat joan zen eta Ares, ordea, laugarrena sailkatu zen 21’09”57 eta 21’10”29 hurrenez hurren. Tirán Pereira, ordea, bosgarrena izan da. Emakumezkoetan, Cabo garaile izan zen 25’55” denborarekin, eta Chapela, ordea, etxekoengandik bost segunduetara sailkatu ziren. 

Argazkia: CRO Orio AE

Itzuli