Albisteak 2015

BEREZIAK

09 Ots 2015

Hondarribia Orsa garaile bere jaitsieran

Hondarribia Orsa garaile bere jaitsieran

‘Ama Guadalupekoa’k irabazi zuen larunbateko jaitsiera eta San Juan Iberdrola, 20 minutuetatik jetitsiz, bigarrena izan zen

Arratsalde eguzkitsu baina hotz batean, Hondarribiko XV. Traineru Jaitsiera burutu zen larunbatean eta 21 traineru bertaratu ziren. Nahiz eta guztien helburua sentzazioak aurkitzea izatea zen, batzuk bere intentzioak plazaratu zituzten. Esaterako Hondarria Orsa, aurtengo San Miguel Ligako garailea, eta San Juan Iberdrola, biek jeitsi baizuten 20 minutuetatik.

Guztira, garaipena ‘Ama Guadalupekoa’rentzat joan zen 19’50’’46 denborarekin, eta beraien atzetik San Juan Iberdrola, zazpi segunduetara. Hirugarren postua Portugalete Eulenentzat joan zen, 17 segunduetara, eta San Pedro Ecolmareko ‘Libia’k, ordea, 22 segundo galdu zituen. Bosgarrena Hondarribia Orsa B izan zen eta Astillero seigarren  20’39’’11 markarekin.

Goraipatu behar da Rem Badalona talde kataluinarrak egindakoa, ostiraleko egunsentian 600 kilometro egin eta gero, larunbatean bi kuadrillekin azaldu ziren hondarribiako badian. Bata gizonezkoena eta bestea emakumezkoena. 

Itzuli