Albisteak 2021

LEHIAKETA

18 Abu 2021

Hondarribiak hitzordua izango du Eusko Label Ligarekin

Hondarribiak hitzordua izango du Eusko Label Ligarekin

Igandean Hondarribiko XXXIV Bandera-MAPFRE SN jokatuko da

Euskotren Liga amaitu ondoren, Eusko Label Ligak bere egutegiarekin jarraitzen du, eta igande honetan Hondarribian jokatuko da Hondarribiko XXXIV Bandera-MAPFRE SN 12:13etatik aurrera..

Gaur goizean Hondarribiko futbol zelaian egin den Banderen aurkezpenean, Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkatea, Joxemi Elduayen Hondarribiako Arraun Elkarteko presidentea eta Miguel Aguado Gipuzkoako MAPFREko Zuzendaria izan dira.

Hondarribiako estropada ohikoa da Eusko Label Ligako egutegian. Euskotren Ligak bere egutegia amaitu duen arren, igandean, Eusko Label Ligako lehen txandaren aurretik, Euskotren Ligako lagunarteko estropada jokatuko da.

Estropadako txandak larunbatean Ondarroan jokatu ondoren CaixaBank Koroaren sailkapen orokorrean oinarrituta osatuko dira.

Kai-muturra itxia
COVID-19 protokoloa dela eta, zaleak estropadara hurbildu ohi diren hondartzako eta portuko kai-muturrak itxita egongo dira.
 

Itzuli