ACT TV 2023

BEREZIAK

30 Uzt 2023

Hondarribiak irabazi du Santurtzin

Hondarribiak irabazi du Santurtzin Hondarribiak irabazi du Santurtzin

Berdeek eskuratu dute Santurtziko XLIV. Ikurriña, Bermeo Urdaibaik atzetik aurrerako estropada egin du eta bigarren sailkatu da, lidergoari eutsiz.

Hondarribiak irabazi du Santurtziko Ikurrina, estropada polita eginda. Berdeek 19:23an geratu dute kronometroa eta 4 segundo beranduago helmugaratu da Bermeo. Zierbena izan da hirugarren ehuneneko gutxi batzuengatik eta lehen txandatik aritu den Lekittarrak egin du estropadako laugarren denborarik onena.

Bermeotarrek nahiz eta estropada ez irabazi, atzetik aurrerako bikaina egin dute. Estropadako une batzuetan sailkapen orokorreko 10. postuan izan dira bizkaitarrak eta azkenean, Hondarribiarekiko puntu galera handia saihestu dute. Are gehiago, lidergoan ere mantendu dira.

Hortaz, Bermeo Urdaibaik Eusko Label Ligako lehen postuan jarraitzen du 99 punturekin. Hondarribia bigarren da 98 punturekin. Hirugarren postuan jarraitzen du Zierbenak 91 alerekin eta Donostiarra da laugarren, 74 punturekin.

Donostiarra garaile Santurtziko uretan
Donostiarrak irabazi du Hospital San Juan de Dios Santurtzi ikurrina estropada bikain baten ostean. Bantxak 3 segundoko zigorra jaso du Tolosaldearekin arraunak jo eta gero baina hala ere garaipena bereganatu dute 12:51ko denborarekin. Arraun Lagunak izan da bigarren garaileengandik 3 segundora helmugaratuta eta Orio izan da hirugarren 7 segundora. Laugarren postua, berriz, lehen txandan aritu den Hondarribiak eskuratu du.

Gauzak horrela, Arraun Lagunakek lidergoa sendotu du, guztira 50 puntu bilduta. Oriok bigarren postuan jarraitzen du 47 alerekin. Donostiarrak eta Tolosaldeak 39 puntu dituzte eta hirugarren eta laugarren dira, hurrenez hurren.

Itzuli