Albisteak 2018

BEREZIAK

13 Eka 2018

Horrelakoa izango da txapeldunen azala!

Horrelakoa izango da txapeldunen azala!

Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako liderrak, bai eta Patroirik Onenak jantziko dituzten maillotak hemen daude

Ligako lider izatea ez da erraza, asko izerditu behar da, bai eta esfortzu handi bat egin. Beste urte betez, ligako liderrak desberdintzeko maillot bereziak ditugu. Kiborrek, aurtengo babesleetako batek diseinaturiko janzki hau, puta-puntako teknologiarekin diseinatu da, baita ehunik onenekin ere. Hau kirolariaren azala zaintzeko asmotan egin da horrela. Ukitzean oso leuna izateaz gain, Kiborreko maillotek diseinu berritzaileak dituzte. Horrela 2018ko Eusko Label Ligako mutil talderik onena, emakumezkoen trainerurik onena eta patroirik bikainena errazago desberdindu ahal izango dugitugu.

Iazko urtetik egiten den moduan, Eusko Labe Ligako talderik onenak maillot gorri-beltza jantziko du, baina oraingoan marraduna izango da janzki hau. Bitartean, CaixaBank Patroirik Onenak bere maillot zuria izango du, gaurkoan gris tonuekin. Azkenik, Euskotren Ligako traineru liderrak bere txuri-urdin maillota jantziko du. Gainera, diseinu hauei aurtengo ligako erloju ezaguna erantsi zaie, denboraldian izan ohi diren adrenalina segundoak sinbolizatuz.

Maillotak prest daude denboraldiko lehenengo estropadarako. Zeintzuk jantziko dituzte Eusko Label Liga honetan maillot hauek? Egin zuen apustuak!

Itzuli